[itzul] God forbid
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Mar 25, 15:46:51, CET 2020
Bai, tradizio zaharrean ondo finkaturiko formulak dira "etsi"ren adizki
sintetikoak. Ez da, hala ere, "eragotzi/debekatu" zentzu petoa lortzen
horren ezezkoarekin (eta ezezkoa bera ere ez dakit zenbateraino den
normala).
Datiboarekin erabiltzea "iruditu/iritzi" aditz sinonimoen eragina izan
liteke, "etsi"k ez baitu hartzen halakorik berez, jokabide normalean;
"norbaitek Y iritzi" X/"norbaiti Y deritzo" X>
"norbaitek Y-etsi X"/ "¿norbaiti Y-etsi X"
OEH
2. (H, A).
(Formas verbales fuertes, en fórmulas del tipo Jainkoak baletsa, si
pluguiera a Dios).
Iainkoak ailliotsa liren asko. Ax 419 (V 271; tbn. en Lar Sup s.v. Quisiera
Dios). Baletsa Iaungoikoari / har nenzan zerbitzari. O Po 38. Iainkoak
ailliotsa haren seme maitea gonbidatua lizen eztei guzietara. SP Phil
391s. Ienkoari
datsala egitekoa erditi ioan dadin. Tt Onsa 78. Jinkuak baletsa enian ükhen
beste deseñik batere. Mst XVI (Azkue lo atribuye erróneamente a
Duvoisin). Jinkuak
detsala eni gogua haboro har erazitzeko den. Mst III 45, 4. Jinkoak
letsala, halako exenplien poroanzak eliren hain usu! AR 40. Jaunak detsala
[...] arimen hobetan ene hautian kausitu dudan! Ib. 7. Yainkoak ala letsa!
Or Mi 46.
(Uso no formulario).
Otsoak zer baitetsa, otsemak donhetsa. "Ce que le loup fait à la louve
plait" . O Pr 390 (una trad. más literal sería 'lo que le place al lobo, le
parece bien a la loba').
Hau idatzi du Gilen Mejuto (gilentxo a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar.
25, az. (00:07)):
> Egun on.
>
> Hona bi forma zaharkitu:
>
> Jinkoak eztatsala (ez datsala). [Mercy]
> Jainkoari lakhet eztakiola (=absit*) [Urt.]
>
> *Voz que se usa familiarmente para manifestar el deseo de que una cosa
> vaya lejos de nosotros, o de que Dios nos libre de ella.
>
> Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
> mar. 24, Asr 09:04):
>
>> Egun on:
>>
>> Ingelesezko esapide horren euskarazko ordaina behar dut. Zerbait
>> gertatzerik nahi ez dugunean erabiltzen da. Gaztelaniaz, *Dios no lo
>> quiera* izango litzateke (eta *Dios me libre* ere bai, baina ez nago
>> seguru).
>>
>> Esker mila,
>>
>> Amaia
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200325/cc7a655f/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago