[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
Mikel Gartzia
mikelsgartzia a bildua gmail.com
Lar, Mar 28, 10:11:09, CET 2020
Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu" bezalakoak
arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut aspalditik. Ez dut
inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket behintzat. Eta kanta
horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen (edo esan ahal zuten),
baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa baldin bada... Ni
gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak, beti izango du
aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta! (gorriz jarri dit
kontaidazue)
Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
> Izan ere!
> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
> heldu'idazu eskutik)
>
> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>
> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari arau-maila
> eman zioten.
> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko, arauzko
> '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko baimena eman zuten.
> *Verbi gratia*: ia inork ez zuen esaten *menúes, tabúes, ñúes* eta arau
> bihurtu ziren *menús, tabús, ñus...*
> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio
> informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri
> errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen "*menuses*".
> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>
> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako erabaki
> harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea,
> demokratikoena horixe delakoan.
>
> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu behar.
>
> Segi indarrean!
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>
> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko ekitaldi
> bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta
> aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere kolokan
> jarriz.
>
> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona antidotoaren
> formula:
>
> HELDU
> *10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin
> tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1**;
> * *eutsi
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
> *Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik helduta,
> bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta*.
> || * Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari
> heldu*.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200328/3208b65f/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago