[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
Edorta Agirre
agirredort a bildua gmail.com
Lar, Mar 28, 11:46:18, CET 2020
Harazoi ozua, miQuel. Ni bat etorritzen nauk zureplast. Hizkera elevadua
gure davena, hiri goldetu nola herran autaura. Euzcera iria duzu, ez
erriaren A.
Halakoak ikasi bagenitu garaiz...!
2020/03/28 10:11(e)an, Mikel Gartzia igorleak idatzi zuen:
> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu"
> bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut
> aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu
> badezaket behintzat. Eta kanta horretan ahoz "heldu'idazu eskutik"
> esan zezaketen (edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman
> nahi dute, eta akatsa baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero
> hizkera jasoa nahi duenak, beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota
> gehiago, gustatu zait eta! (gorriz jarri dit kontaidazue)
>
> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez
> (itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>) erabiltzaileak (2020
> mar. 27, or. (20:21)):
>
> Izan ere!
> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
> heldu'idazu eskutik)
>
> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>
> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari
> arau-maila eman zioten.
> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
> arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko
> baimena eman zuten.
> /Verbi gratia/: ia inork ez zuen esaten /menúes, tabúes, ñúes/ eta
> arau bihurtu ziren /menús, tabús, ñus.../
> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean
> (aplikazio informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu"
> hitza oso sarri errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen
> "*/menuses/*".
> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>
> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako
> erabaki harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa"
> erabiltzeko eskubidea, demokratikoena horixe delakoan.
>
> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu
> behar.
>
> Segi indarrean!
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko
>> ekitaldi bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu
>> eskutik" (sic) kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu
>> gabe zeuden apurrak ere kolokan jarriz.
>>
>> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona
>> antidotoaren formula:
>>
>> HELDU
>> *10* /dio/ ad. (/nor/ osagarririk gabe). Norbait edo zerbait
>> eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik.
>> *oratu
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>^1
>> **; * *eutsi
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>^1
>> *. /Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari
>> besotik helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik
>> gabe. Elkarri helduta/. || /Irud./ /Edozein lani heltzen
>> diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu/.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200328/79457fcb/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago