[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen

Mikel Gartzia mikelsgartzia a bildua gmail.com
Lar, Mar 28, 13:09:54, CET 2020


Eskertzen da babesa, Luis.

Bide batez, aurreko mezuan "*Ba*" jarri dut hasieran (ez "bada"), hori ere
onartzearen alde ni. Baina berriro diot, ez naiz hizkuntzalaria. Aitzitik,
pedante jartzen hasita, konturatu gabe(!) idatzi dut "Ba" emailean, gero
ohartu naiz hor ere "akats" bat egin dudala beharbada.

Beste gauza bat nik uste asko idazten dena "*ya*" da. "Bada" hori bezala,
jadanik edo jada beharrean "ja" esan ohi da gehienetan. Baina idaztean ez
da natural (niretzat) jada idaztea, eta ezta ere ja idaztea, beste soinu
bat adierazi ahal diolako irakurleari (/kha/ soinua uste dut). Beraz
wasapetan ya idazten da oso maiz... "Y" hizkiari sarbidea ematea litzateke,
seguru badela jendea buelta asko eman diona J eta G hizkien ahoskerari,
kasu horretan nik Y "behar" dut.

Hau idatzi du Luis Berrizbeitia (luisber12 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
mar. 28, lr. (12:07)):

> Mezu hori zer da, arazoak teklatuarekin  ala proposamen funtsatu bati
> egindako txantxa sotil usteko bat?
>
>
>
> Argitu, otoi.
>
>
>
>
>
> *De:* Edorta Agirre <agirredort a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* sábado, 28 de marzo de 2020 11:46
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
>
>
>
> Harazoi ozua, miQuel. Ni bat etorritzen nauk zureplast. Hizkera elevadua
> gure davena, hiri goldetu nola herran autaura. Euzcera iria duzu, ez
> erriaren A.
> Halakoak ikasi bagenitu garaiz...!
>
> 2020/03/28 10:11(e)an, Mikel Gartzia igorleak idatzi zuen:
>
> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu" bezalakoak
> arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut aspalditik. Ez dut
> inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket behintzat. Eta kanta
> horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen (edo esan ahal zuten),
> baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa baldin bada... Ni
> gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak, beti izango du
> aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta! (gorriz jarri dit
> kontaidazue)
>
>
>
> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
>
> Izan ere!
> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
> heldu'idazu eskutik)
>
> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>
> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari arau-maila
> eman zioten.
> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko, arauzko
> '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko baimena eman zuten.
> *Verbi gratia*: ia inork ez zuen esaten *menúes, tabúes, ñúes* eta arau
> bihurtu ziren *menús, tabús, ñus...*
> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio
> informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri
> errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen "*menuses*".
> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>
> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako erabaki
> harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea,
> demokratikoena horixe delakoan.
>
> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu behar.
>
> Segi indarrean!
>
> _______________________________________
>
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>
> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko ekitaldi
> bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta
> aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere kolokan
> jarriz.
>
>
>
> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona antidotoaren
> formula:
>
>
>
> HELDU
>
> *10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin
> tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1;
> eutsi
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
> *Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik helduta,
> bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta*.
> || *Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu*
> .
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200328/14bee215/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago