[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
Edorta Agirre
agirredort a bildua gmail.com
Lar, Mar 28, 14:27:35, CET 2020
Mezu horrek, Berrizbeitia jauna, ez du adierazten teklatuarekiko inongo
arazorik, zure bigarren aukera baizik: broma moduko bat, sotila zure ustez.
Bigarren: jasotako lizentziaturak gorabehera, ez dut neure burua
hizkuntzalaritzat.
Kontua da orri honetan, zalantzarik argitzeko edo bestelako xedez
galdera egin eta, erantzuna jasotakoan, maiz, irakurtzen ditugula "ez
zait gustatzen", "beste hura politagoa da", etab. Ez naiz ari "hori
egokiagoa da", "bestea zuzenagoa da" eta antzekoez, jakina.
Euskal komunitateko kidea izateko, euskaraz orain dela berrogeita
hamalau urte ikasteko suertea izan genuenoi ez zitzaigun hautatzeko
paradarik eskaini. Zerbait oker esan edo idazten genuenean, "Hori ez da
euskara" entzuten genuen berehala. Hori bakarrik. Euskara zen euskal
herritarrak egiten zuena (euskalkiak euskalki) eta ez norberak nahi,
nahiago edo nahiena zuena.
Gizartea aldatu da eta, horrekin batera, hizkera bera. Herritarrak
elkarrekin ulertzeko kode bat da hizkuntza, noski. Gizartea orain
malguagoa da, alde batetik zabaldu, bestetik laburtu... Baina mintzaira,
nire ustez, uzkurtu eta uzkurtu ari da, ez da malgua, geroz eta motzagoa
baizik . Ahoskeran, adibidez, oraindik orain bizirik zeuden azentuak
bakarra bihurtzen ari dira. Soinu batzuk seko desagertu dira, hala nola
"ll", "ts", s eta z-ren arteko bereizketa, harmonizazioak, irekidurak,
palatalizazioren bat etab. Hiztegi aldetik ere, bijilia. Euskal
munduaren ikuskera, deslokalizatua . Madrilera begira. "Nik gripea
harrapatu" diogu eta ez "koronabirusak ni harrapatu edo suak etxea
hartu", sukartu, lokartu.
Zergatik darabiltzagu geroz eta lanabes gutxiago? Nik uste dut lehen
baino gutxiago idazten, gutxiago irakurtzen delako, azkarrago bizi
garenez, ideiak hausnarrean ibiltzeko astirik ez dugulako... Eta, noski,
eskasia horiek nozituriko irakasle, ikaskide eta lagunek zer
transmitituko diote herritarrari?
Eta, ahaztu gabe: euskara erabat preszindiblea (ez nahitaezkoa) denez,
denok senti gaitezke zentsore edo inkisidore.
Itauna laburra zen baina eskaera "otoi" batez kateatua zetorrenez,
arrapostua zabaldu behar.
Aio.
2020/03/28 13:09(e)an, Mikel Gartzia igorleak idatzi zuen:
> Eskertzen da babesa, Luis.
>
> Bide batez, aurreko mezuan "*Ba*" jarri dut hasieran (ez "bada"), hori
> ere onartzearen alde ni. Baina berriro diot, ez naiz hizkuntzalaria.
> Aitzitik, pedante jartzen hasita, konturatu gabe(!) idatzi dut "Ba"
> emailean, gero ohartu naiz hor ere "akats" bat egin dudala beharbada.
>
> Beste gauza bat nik uste asko idazten dena "*ya*" da. "Bada" hori
> bezala, jadanik edo jada beharrean "ja" esan ohi da gehienetan. Baina
> idaztean ez da natural (niretzat) jada idaztea, eta ezta ere ja
> idaztea, beste soinu bat adierazi ahal diolako irakurleari (/kha/
> soinua uste dut). Beraz wasapetan ya idazten da oso maiz... "Y"
> hizkiari sarbidea ematea litzateke, seguru badela jendea buelta asko
> eman diona J eta G hizkien ahoskerari, kasu horretan nik Y "behar" dut.
>
> Hau idatzi du Luis Berrizbeitia (luisber12 a bildua gmail.com
> <mailto:luisber12 a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2020 mar. 28, lr. (12:07)):
>
> Mezu hori zer da, arazoak teklatuarekin ala proposamen funtsatu
> bati egindako txantxa sotil usteko bat?
>
> Argitu, otoi.
>
> *De:*Edorta Agirre <agirredort a bildua gmail.com
> <mailto:agirredort a bildua gmail.com>>
> *Enviado el:* sábado, 28 de marzo de 2020 11:46
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> *Asunto:* Re: [itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
>
> Harazoi ozua, miQuel. Ni bat etorritzen nauk zureplast. Hizkera
> elevadua gure davena, hiri goldetu nola herran autaura. Euzcera
> iria duzu, ez erriaren A.
> Halakoak ikasi bagenitu garaiz...!
>
> 2020/03/28 10:11(e)an, Mikel Gartzia igorleak idatzi zuen:
>
> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke
> "helduidazu" bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan
> horrela idazten dut aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango
> ez idatziko, saihestu badezaket behintzat. Eta kanta horretan
> ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen (edo esan ahal
> zuten), baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa
> baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa
> nahi duenak, beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota
> gehiago, gustatu zait eta! (gorriz jarri dit kontaidazue)
>
> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez
> (itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>)
> erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
>
> Izan ere!
> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera:
> (ahoskera: heldu'idazu eskutik)
>
> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak"
> luzatzea.
>
> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako
> erabakia.
> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta
> okerrari arau-maila eman zioten.
> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala
> egiteko, arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's'
> bakarraz egiteko baimena eman zuten.
> /Verbi gratia/: ia inork ez zuen esaten /menúes, tabúes,
> ñúes/ eta arau bihurtu ziren /menús, tabús, ñus.../
> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean
> (aplikazio informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz
> "menu" hitza oso sarri errepikatzen zen) hasieratik esaten
> aritu nintzen "*/menuses/*".
> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>
> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk
> hartutako erabaki harekin, eta nik ere badudala neure
> "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea, demokratikoena
> horixe delakoan.
>
> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala
> aitortu behar.
>
> Segi indarrean!
>
> _______________________________________
>
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>
> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia
> amenizatzeko ekitaldi bat antolatua dutela, eta,
> horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta aukeratu
> dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak
> ere kolokan jarriz.
>
> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak,
> baina hona antidotoaren formula:
>
> HELDU
>
> *10* /dio/ ad. (/nor/ osagarririk gabe). Norbait edo
> zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo
> higi ez dadin. Ik. *oratu
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>^1
> ; eutsi
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>^1
> *. /Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta
> emazteari besotik helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari
> heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta/. ||
> /Irud./ /Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi
> eta bakeari heldu/.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200328/4cf0e985/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago