[itzul] ER: desescalada
Edurne Alegria
edurne.alegria a bildua ozone.net
Or, Maiatza 1, 19:18:12, CEST 2020
Argi dago euskaraz ontzat ematen ari diren zenbait hitz ulertzeko espainola
jakin beharra dagoela. Adibide batzuk: “deseskalada” (> esp. desescalada =
fr. déconfinement) edo “estazionalitatea” (>esp. estación = fr. saison =
eus. urtaroa) Iparraldeko euskaldunentzat ulertezinak. Norentzat ari gara
hiztegia osatzen? Nahi eta nahiez espainolaren irizpideak segitu behar al
ditugu, haren morrontzapean egon behar al dugu?
Edurne Alegria
-----------------
Hizkuntza bat galdu egiten da
nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
Hemendik: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Bidaltze-data: 2020(e)ko maiatzaren 1(a), ostirala 11:06
Hona: ItzuL
Gaia: [itzul] ER: desescalada
Gauza bat (edo bi) esan nahi nuke gai honetaz.
"Escalada"-ren DRAEko definizioa ez da batere ona. "Aumento rápido y por lo
general alarmante" esakunean, "rápido" eta "por lo general alarmante"
osagaiak irrelebanteak dira.
Askoz azalpen hobea da Wikipediakoa: "La escalada se basa en un mecanismo de
acción-reacción, pero con un aumento de intensidad progresivo".
Ingelesez ere, alegia, kontzeptu honen jatorrizko hizkuntzan,
"escalation"-ez honela diote (Onelooken): "a increase to counteract a
perceived discrepancy". "To counteract", hori da gakoa.
"Escalada" hori bada, erraz uler daiteke zer den "desescalada". Nire ustez,
Espainiako Gobernuak ondo aplikatzen du: "Gaitzaren mehatxua 5etik 4ra
jaitsi dela? Orduan, mehatxu horri aurre egiteko neurriak 5etik 4ra jaitsiko
ditugu".
Bestetik, euskaraz, "eskalatu" baldin badaukagu, hortik aurrerako
eratorpenak eta esangura-hedapenak (kalkoak), printzipioz, hiztunak
baloratuko ditu.
Eta denborak esango du "prezioen igoera", "indarkeriaren igoaldia"...
"armamentuen arintzea", "konfinamenduaren biguntzea" termino arrakastatsuak
diren ala mendian ateak ipintzen ibili garen.
Asier Larrinaga Larrazabal
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200501/358ab1f7/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200501/358ab1f7/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago