[itzul] ER: desescalada

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 3, 03:20:32, CEST 2020


“Argi dago euskaraz ontzat ematen ari diren zenbait hitz ulertzeko
espainola jakin beharra dagoela” baieztatzen du, bipil, Edurnek. Horren
arabera, “vodka” zer den jakiteko, euskaldunok errusieraz jakin behar.

Ez ahaztu (ez ahaztu!) “eskalatu” aditza Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota
dagoela. Are hedadurazko erabilera ere.

“Deseskalatu” “espainolarekiko morrontza“ baldin bada, ez dakit zergatik
“konfinamendu/deskonfinamendu” ere ez liratekeen espainol eta
frantsesarekiko “morrontzak” izan beharko.

Itzultzaile bezala, nire morrontzarik handiena esanahiarekikoa da. Eta
itzultzaile bezala, konturatu beharra daukat “desescalada” esaten dutenean
ez dutela besterik gabe “deskonfinamendu” esan nahi, baizik eta
“pixkanakako deskonfinamendu”. “Pixkanakakotasun” hori funts-funtsezkoa da.
Eta, Gotzon Egiak aplikatzen zuen simetrikotasun hori bera aplikatuz (ez
zeritzon egoki “deseskalatze”ri, ez baitzen aurretik ezeren “eskalatze”rik
izan), deskonfinamendua konfinamenduaren alderantzizko prozesua da: beraz,
egun batetik bestera konfinatuta egotera igaro ginen bezalaxe,
deskonfinatzea litzateke egun batetik bestera ere deskonfinatuta egotera
pasatzea (...nahi bai!!!).

“Pixkanakako deskonfinamendu” proposa liteke, bai, baina “deseskalatzea”
laburragoa eta erosoagoa da. Gotzonek zioenari heldurik, horrek benetan
behartzen al du aurretik “eskalatze” bat egon dela ulertzera? Uste dut
galdera horrek eta honakoak erantzun bera dutela: zerbait “jaitsi” egin
dela esan ahal izateko, aurretik nahitaez “igo” egin behar izan da?

Xabier Aristegieta


El El vie, 1 may 2020 a las 19:18, Edurne Alegria <edurne.alegria a bildua ozone.net>
escribió:

> Argi dago euskaraz ontzat ematen ari diren zenbait hitz ulertzeko
> espainola jakin beharra dagoela. Adibide batzuk: “deseskalada” (> esp.
> desescalada = fr. déconfinement) edo   “estazionalitatea”  (>esp. estación
> = fr. saison = eus. urtaroa) Iparraldeko euskaldunentzat ulertezinak.
> Norentzat ari gara hiztegia osatzen? Nahi eta nahiez espainolaren
> irizpideak segitu behar al ditugu, haren morrontzapean egon behar al dugu?
>
> Edurne Alegria
>
>
>
> -----------------
>
> Hizkuntza bat galdu egiten da
>
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>
>
>
> *Hemendik:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko maiatzaren 1(a), ostirala 11:06
> *Hona:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] ER: desescalada
>
>
>
> Gauza bat (edo bi) esan nahi nuke gai honetaz.
>
>
>
> "Escalada"-ren DRAEko definizioa ez da batere ona. "Aumento rápido y por
> lo general alarmante" esakunean, "rápido" eta "por lo general alarmante"
> osagaiak irrelebanteak dira.
>
>
>
> Askoz azalpen hobea da Wikipediakoa: "La escalada se basa en un mecanismo
> de acción-reacción, pero con un aumento de intensidad progresivo".
>
>
>
> Ingelesez ere, alegia, kontzeptu honen jatorrizko hizkuntzan,
> "escalation"-ez honela diote (Onelooken): "a increase to counteract a
> perceived discrepancy". "To counteract", hori da gakoa.
>
>
>
> "Escalada" hori bada, erraz uler daiteke zer den "desescalada". Nire
> ustez, Espainiako Gobernuak ondo aplikatzen du: "Gaitzaren mehatxua 5etik
> 4ra jaitsi dela? Orduan, mehatxu horri aurre egiteko neurriak 5etik 4ra
> jaitsiko ditugu".
>
>
>
> Bestetik, euskaraz, "eskalatu" baldin badaukagu, hortik aurrerako
> eratorpenak eta esangura-hedapenak (kalkoak), printzipioz, hiztunak
> baloratuko ditu.
>
>
>
> Eta denborak esango du "prezioen igoera", "indarkeriaren igoaldia"...
> "armamentuen arintzea", "konfinamenduaren biguntzea"  termino
> arrakastatsuak diren ala mendian ateak ipintzen ibili garen.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200503/b5f4a0ec/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200503/b5f4a0ec/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago