[itzul] Concurrencia no competitiva

AZKARATE PEREZ, Mikel Gotzon mazkarate a bildua gipuzkoa.eus
Al, Maiatza 4, 15:23:12, CEST 2020


Beste hiru erreferentzia:


·        Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dirulaguntzen 3/2007 Foru Arauan «lehiarik gabeko sistema» terminoa erabiltzen da, gaztelaniazko «no competititvo» terminoaren ordez.

·        Jaurlaritzak dirulaguntzen arloan beste hau erabiltzen du batzuetan, gaztelaniazko «régimen de concurrencia no competitiva»-ren ordez: «segidako lehiaketaren araubide».

·        Estatuak «lehia elkarrizketa» erabiltzen du 9/2017 Legean, «diálogo no competitivo»-ren ordez. Beraz, «lehiarik gabeko» terminoa ondorioztatu liteke.


From: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Sent: lunes, 04 de mayo de 2020 14:06
To: ItzuL
Subject: [itzul] Concurrencia no competitiva

Kaixo guztioi:
Dirulaguntza bat emateko oinarrietan agertu zait goiko hori, laguntza hori emateko prozedura izendatzeko.

«Concurrencia competitiva» ageri da Euskaltermen: «norgehiagoka». Baina ez dakit zelan eratu «no competitiva».
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200504/c623303d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago