[itzul] Concurrencia no competitiva

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
As, Maiatza 5, 07:35:03, CEST 2020


Eskerrik asko zuei ere, Gilen eta Mikel.

Jaurlaritzak «segidako lehiaketa» erabiltzen badu, agian hortik joko dut.
Baina, egiari zor, asko gustatu† zait «norlehenagoka»: eskabidea nork
lehenago aurkeztu, hark jaso laguntza.

Zaindu!

Patricia




Hau idatzi du AZKARATE PEREZ, Mikel Gotzon (mazkarate a bildua gipuzkoa.eus)
erabiltzaileak (2020 mai. 4, al. (19:54)):

> Beste hiru erreferentzia:
>
>
>
> ·        Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dirulaguntzen 3/2007 Foru Arauan «lehiarik
> gabeko sistema» terminoa erabiltzen da, gaztelaniazko «no competititvo»
> terminoaren ordez.
>
> ·        Jaurlaritzak dirulaguntzen arloan beste hau erabiltzen du
> batzuetan, gaztelaniazko «régimen de concurrencia no competitiva»-ren
> ordez: «segidako lehiaketaren araubide».
>
> ·        Estatuak «lehia elkarrizketa» erabiltzen du 9/2017 Legean, «diálogo
> no competitivo»-ren ordez. Beraz, «lehiarik gabeko» terminoa ondorioztatu
> liteke.
>
>
>
>
>
> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Sent:* lunes, 04 de mayo de 2020 14:06
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Concurrencia no competitiva
>
>
>
> Kaixo guztioi:
>
> Dirulaguntza bat emateko oinarrietan agertu zait goiko hori, laguntza hori
> emateko prozedura izendatzeko.
>
> «Concurrencia competitiva» ageri da Euskaltermen: «norgehiagoka». Baina ez
> dakit zelan eratu «no competitiva».
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200505/3684d8d7/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago