[itzul] Grupos vulnerables al COVID-19

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Lar, Maiatza 9, 18:48:49, CEST 2020


<Tentazioa dut ”Covid-19arekiko talde sentiberak” idazteko, “talde
Covid-19arekiko sentiberak”i aski bideragaitz iritzita...>

Ulertzen dut gogortxo gertatzea *Talde COVID-19arekiko zaurgarriak*
sintagma. Testu orokor edo informatibo huts batean, ziur asko ni ere beste
bideren batetik jotzen saiatuko nintzateke: erlatiboa sartzea (*COVID-19arekiko
zaurgarriak diren / COVID-19 gaixotasunaren aurrean ahulen dauden*..*.*)
nahiz beste aukera askeagoren bat baliatzea horretarako aukera izanez gero.

Eta ulertzen dut bigarren tentaldia, askoz sintagma erosoagoa baita,
egitura gisa, *COVID-19arekiko talde zaurgarriak*, jakina. Izan ere,
izenondo konplexu baten ordez <*zerbaitekiko zaurgarri*> [IZENA + IZENONDO
KONPLEXUA], irensterrazagoa baita, egitura gisa, izenlagun soila <*zerbaitekiko
talde zaurgarri*>  [IZENLAGUNA + IZENA + IZENONDOA]. Dena dela, eutsi
egingo nioke tentaldiari jauzi semantiko hori egin baino lehen (izenondoari
dagokion zehaztapena izenari esleitzea); uste dut ez dela semantikoki
zilegi dislokazio hori egitea (nahiago nuke oker banengo).

Kontua da, bestalde, badirela bigarren era horretako sintagma semantikoki
guztiz zuzenak. Adibidez, sintagma hau itzuli beharko bagenu:

*reacción anormal a la prueba con tuberculina / réaction anormale au test à
la tuberculina*

Honela egingo genuke:

*tuberkulinaren testarekiko erreakzio anormal*

Eta ez legoke zalantzarik, benetan <*zerbaitekiko erreakzioa*> baita;
alegia, *anormal* izenondoa ez dago lotuta *tuberkulinaren testarekiko*
izenlagunarekin.

Baina zer gertatzen da, adibidez, termino honetan?:

*alucinacion no congruente con el estado de ánimo*

Garbi dago zer zerekin doan:

 IZENA + IZENONDOA

{(*alucinación*) + (*no congruente* [*con el estado de ánimo*])}

Honela euskaratuko genuke terminoa:

{*haluzinazio* + ([*gogo-aldartearekiko*] *ez-kongruente*)}

Zilegi al da *gogo-aldartearekiko* hortik atera eta izenaren aurretik
jartzea?:

(??) *gogo-aldartearekiko haluzinazio ez-kongruente*

Esango nuke ezetz (euskarazko sintagma hori gaztelaniara itzuli beharko
balitz, honelako zerbait izan liteke: *alucinación con *[*respecto a*]* el
estado de ánimo no congruente*).

Edo, adibidez, Euskaltermeko beste hau:

*soldadura resistente a la presión*

*soldadura presioarekiko jarkikor/erresistente*

Haren ordez, hau  egin liteke?:

(??) *presioarekiko soldadura jarkikor/erresistente*

Esango nuke ezetz, *presioarekiko* ez baitagokio *soldadura* hitzari,
*erresistente* hitzari baizik. Horregatik, harrigarria gertatu zait
Euskaltermeko beste hau:

*compresión perpendicular a la dirección de las fibras*

*zuntzen norabidearekiko konpresio perpendikular*

Izan ere,* zuntzen norabidearekiko perpendikularra den konpresioa *adierazteko,
uste dut hau dela hurrenkera kanonikoa:

*konpresio zuntzen norabidearekiko perpendikular*

Ez da noiznahi baliatzeko egitura, ados, eta, askotan, erlatibora jotzea
izango da ohikoena, baina, batez ere terminologian edo jada erlatibo bat
duten esaldietan, aukera hori izan behar dugu.

Adibidez, Wikipedian aurkitutako testu honetan:

*Erreaktorearen nukleoa grafitozko zilindro eskerga batez osatua zegoen
(1.700 tonakoa), eta bere barnean 1.600 hodi metaliko presioarekiko
erresistentek 190 tona uranio dioxido zeuzkaten barra zilindriko eran. *

Hor, izenak (*hodi*) beste izenondo bat du (*metaliko*) izenondo
konplexuaren aurretik, eta nabarmenago gelditzen da dislokazioaren ezina:

(??) *1.600 presioarekiko hodi metaliko erresistentek*...

Eta beste adibide honetan, erlatiboa erabiltzeak asko astunduko luke
esaldia, aurretik beste erlatibo bat baitago:

*- Eta hau da, aldiz, hiru dimentsiotan higitzen den m masako partikula
bakun bati dagokion Schrödinger-en ekuazio denborarekiko independentea:*

Izenondo konplexua hautatzen ez badugu, bi erlatibo segidan jarri beharko
ditugu:

*- Eta hau da, aldiz, hiru dimentsiotan higitzen den m masako partikula
bakun bati dagokion denborarekiko independente den Schrödinger-en ekuazioa:*


Barka, oso urrutira joan naiz. Konfinamenduaren ajea.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El vie., 8 may. 2020 a las 14:48, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Eskerrik asko, Alfontso.
>
> Nik, behin-behinekoz, “sentibera” erabili dut.
>
> Tentazioa dut ”Covid-19arekiko talde sentiberak” idazteko, “talde
> Covid-19arekiko sentiberak”i aski bideragaitz iritzita...
>
> Xabier Aristegieta
>
> El El vie, 8 may 2020 a las 14:20, Alfontso Mujika Etxeberria
> <a.mujika a bildua elhuyar.eus> escribió:
>
>> Nik ez dut itzuli, baina hau ibili zen sarean duela hiru egun:
>>
>> www.irekia.euskadi.eus › mobile › news
>> <https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/eu/news/61618>
>> *Covid-19arekiko* “bereziki sentikorrak" diren taldeetako pertsonek, ez
>> dute, oraingoz, lanpostura itzuli beharko. Horrela aitortu beharko du ...
>>
>> ataria.eus › komunitatea › berria
>>
>> <https://ataria.eus/komunitatea/berria/1588697194699-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-langile-publikoak-maiatzaren-11n-hasiko-dira-lanean>
>> Batetik, *COVID-19arekiko* zaurgarriak izan daitezkeen pertsonek ez dute
>>
>>
>> <https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200505/eaeko-administrazio-publikoko-langileak-astelehenetik-aurrera-lan-presentzialera-itzuliko-dira>
>> www.naiz.eus › actualidad › noticia › eaeko-administra...
>> <https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200505/eaeko-administrazio-publikoko-langileak-astelehenetik-aurrera-lan-presentzialera-itzuliko-dira>
>>
>> Hala ere *Covid-19arekiko* «bereziki sentikorrak» diren taldeetako
>> pertsonek,
>>
>>
>> <https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=24&ved=2ahUKEwjLj_uqnKTpAhXGMMAKHfUPBJ44FBAWMAN6BAgFEAE&url=https%3A%2F%2Fwww.agenciadenoticias.es%2F2020%2F05%2F05%2Feuskal-administrazio-publikoko-langileak-datorren-astelehenetik-hilaren-11tik-aurrera-lan-presentzialera-itzuliko-dira-baina-mailakatuta-egingo-dute-gobernu-bilera-2020-05-05%2F&usg=AOvVaw27UnG0Zy6rETVFjf5xYTQO>
>> www.agenciadenoticias.es › 2020/05/05
>> <https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=24&ved=2ahUKEwjLj_uqnKTpAhXGMMAKHfUPBJ44FBAWMAN6BAgFEAE&url=https%3A%2F%2Fwww.agenciadenoticias.es%2F2020%2F05%2F05%2Feuskal-administrazio-publikoko-langileak-datorren-astelehenetik-hilaren-11tik-aurrera-lan-presentzialera-itzuliko-dira-baina-mailakatuta-egingo-dute-gobernu-bilera-2020-05-05%2F&usg=AOvVaw27UnG0Zy6rETVFjf5xYTQO>
>>
>>  *Covid-19arekiko* “bereziki sentikorrak” diren taldeetako pertsonek, ez
>> dute,
>>
>> Erlatibo astungarria kendu nahi izanez gero:
>> "Talde COVID-19arekiko zaurgarriak" ala?
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>> <http://www.elhuyar.eus>
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image:
>> https://itzultzailea.eus] <https://itzultzailea.eus>
>>
>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
>> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
>> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
>> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>>
>>
>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
>> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
>> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
>> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
>> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
>> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
>> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>> El vie., 8 may. 2020 a las 13:33, Xabier Aristegieta (<
>> allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>>
>>> Kaixo guztioi.
>>> Zuetako inork itzuli al du espresio hori?
>>>
>>> Eskerrik asko.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200509/d5b297d9/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago