[itzul] Prerromano

imanol salegi isuuis a bildua gmail.com
Lar, Aza 14, 20:42:09, CET 2020


Hepa, Asier.

Erromaurreko ere ikusi diat,  eta ongi ezkontzen duk Historiaurre eta
Kolonaurrerekin. Ea ni baino jantziago den norbaitek erantzuten dian.

Aiooo!


Asier Olazabal <Sarrimov a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 aza.
14, Lar 20:12):

> Kaixo,
>
> Nola itzuliko zenukete euskarara "Arqueología prerromana y romana"?
>
> "Prerromana" terminoari buruz galdetzen dut. Izan ere, Elhuyarren eta
> Euskaltermen ez da agertzen, eta Zehazkin prerromatar ematen dute. Hori da
> hain zuzen ere Googlen emaitza gehien ematen dituena, baina beste hauek ere
> aurkitu ditut: aurrerromatar, aurreerromatar, aurre erromatar,
> aurre-erromatar, erromataraurre, erromatarraurreko.
> "Prehistoria" Historiaurre denez, *erromatarraurrekok* dirudi zuzenena,
> baina ez dakit. Zer iruditzen?
>
> Asier Olazabal
>
>
>
>
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Libre
> de virus. www.avg.com
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_-5466242809614812651_m_-6597409773276072724_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201114/10fed3cb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago