[itzul] Prerromano

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Iga, Aza 15, 19:52:22, CET 2020


Erdal *prerromano *adjektiboa euskaratzeko, bide bat baino gehiago erabili
izan dira.
Molde normala, ziur asko gehien erabili dena, *erromatarren aurreko*
izenlaguna erabiltzea izan da:

*erromatarren aurreko hizkuntzak / lenguas prerromanas*
*erromatarren aurreko erroa / raíz prerromana*
*erromatarren aurreko gurtza / culto prerromano*
*erromatarren aurreko jatorria / origen prerromano*
*erromatarren aurreko aztarnak / restos prerromanos*
*erromatarren aurreko herriak / pueblos prerromanos / Pre-roman peoples*

Antzekoa da *erromatar *hitzaren ordez *Erroma *baliatzea: *Erroma aurreko
garaikoa*. Ez da asko erabili, baina ezin da desegokitzat jo (uste dut
holakoak bereiz idaztekoak direla, *Erroma aurreko*, *Kolon aurreko*... eta
ez loturik, *Erromaurreko*, *Kolonaurreko*..., jatorrian izen berezi bat
dutelako; alde horretatik, ez dira *historiaurreko *edo *eskolaurreko
*gisakoak;
alegia, azken horiek, atzean, *historiaurre *eta *eskolaurre *izenak
dituzte, baina *kolonaurre *eta *erromaurre *izenik ez dugu. Gainera,
loturik idatziz gero, letra xehez idaztekoak lirateke ezinbestean:
*erromaurreko
herriak*, eta ez *Erromaurreko herriak*.

Beste aukera erdal *prerromano* adjektiboaren bidetik jotzea da. Orduan,
kontuan izan behar dugu *aurre-* hitza, elkarketan, izenei lotzen zaiela,
eta ez izenondoei. Horregatik, adibidez, *prerrafaelista eta* *presokratiko
*dira sarrerak* Euskaltzaindiaren Hiztegi*an, eta ez *aurrerrafaelista *eta
*aurresokratiko*. Arrazoi beragatik, adibidez, *subnormal *eta *subtropikal*
egiten da, eta ez *azpinormal* eta *azpitropikal*.

Alde horretatik, *aurrerromatar *ez litzateke izango ondo sortutako hitza.
Orduan, *pre- *aurrizkia erabiltzea da aukera, baina ez osorik mailegatzea,
"prerromano" eginez, *presokratiko *eta *prerrafaelista *mailegatuen
kasuetan bezala, baizik eta euskal *erromatar *adjektiboari lotuz:
*prerromatar*.

Era horretako eratorpena (exoeratorpena) ez da oso ohikoa, baina aukera
hori ez da baztertu behar, hizkuntzari hegoak moztuko ez badizkiogu (*subakutu,
subalpetar.*..).
Eta *prerromatar *erabili da euskaraz, ez da berria:

* prerromatar eta erromatar onomastika*
*substratu prerromatarra*

* toponimo prerromatarra dela uste dudalako*
*erritu prerromatarrak*

Euskaltzaindiaren beraren testuetan ere ageri da. Adibidez, XX. mendeko
Euskararen Corpus Estatistikoaren hitzaurrean bertan:

*Hizkuntza prerromatarra eta prearioa ere izanik*
(
http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/testua.jsp?obra=2514&pb=0153&number=008&egilea=SIADECO%20&izenburua=Euskararen%20liburu%20zuria%20&urtea=1978%20&bilduma=%20&formalema=lema&galdera_mota=0&testu_hitza=kasu&aurreratua=false
)

Beraz, < Arqueología prerromana y romana > hori euskaraz emateko:

*Erromatarren aurreko eta erromatarren arkeologia* (?)
(*erromatarren aurreko arkeologia* bakarrik balitz, egokia, baina  "-ko eta
-en" izenlagun-bikotea ez uztartzeko, honela egin liteke:* Erromatarren
aurreko eta erromatarren garaiko arkeologia*).

Nolanahi ere, termino trinkoago bat nahi edo behar izanez gero, beste bidea
dugu, beharbada formalagoa testu tekniko batean:
*Prerromatar eta erromatar arkeologia*.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 aza.
14, lr. (20:43)):

> Hepa, Asier.
>
> Erromaurreko ere ikusi diat,  eta ongi ezkontzen duk Historiaurre eta
> Kolonaurrerekin. Ea ni baino jantziago den norbaitek erantzuten dian.
>
> Aiooo!
>
>
> Asier Olazabal <Sarrimov a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 aza.
> 14, Lar 20:12):
>
>> Kaixo,
>>
>> Nola itzuliko zenukete euskarara "Arqueología prerromana y romana"?
>>
>> "Prerromana" terminoari buruz galdetzen dut. Izan ere, Elhuyarren eta
>> Euskaltermen ez da agertzen, eta Zehazkin prerromatar ematen dute. Hori da
>> hain zuzen ere Googlen emaitza gehien ematen dituena, baina beste hauek ere
>> aurkitu ditut: aurrerromatar, aurreerromatar, aurre erromatar,
>> aurre-erromatar, erromataraurre, erromatarraurreko.
>> "Prehistoria" Historiaurre denez, *erromatarraurrekok* dirudi zuzenena,
>> baina ez dakit. Zer iruditzen?
>>
>> Asier Olazabal
>>
>>
>>
>>
>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Libre
>> de virus. www.avg.com
>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>> <#m_-369432315005287278_m_-6215824984848389969_m_-5466242809614812651_m_-6597409773276072724_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201115/71d117ad/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago