[itzul] Prerromano

Joxe Mari Berasategi jxmbezu a bildua gmail.com
Iga, Aza 15, 22:14:37, CET 2020


Edo

*Arkeologia prerromatar eta erromatarra*

ezta?

Joxe Mari Berasategi

Gasteiz

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 aza. 15, ig. (19:53)):

> Erdal *prerromano *adjektiboa euskaratzeko, bide bat baino gehiago
> erabili izan dira.
> Molde normala, ziur asko gehien erabili dena, *erromatarren aurreko*
> izenlaguna erabiltzea izan da:
>
> *erromatarren aurreko hizkuntzak / lenguas prerromanas*
> *erromatarren aurreko erroa / raíz prerromana*
> *erromatarren aurreko gurtza / culto prerromano*
> *erromatarren aurreko jatorria / origen prerromano*
> *erromatarren aurreko aztarnak / restos prerromanos*
> *erromatarren aurreko herriak / pueblos prerromanos / Pre-roman peoples*
>
> Antzekoa da *erromatar *hitzaren ordez *Erroma *baliatzea: *Erroma
> aurreko garaikoa*. Ez da asko erabili, baina ezin da desegokitzat jo
> (uste dut holakoak bereiz idaztekoak direla, *Erroma aurreko*, *Kolon
> aurreko*... eta ez loturik, *Erromaurreko*, *Kolonaurreko*..., jatorrian
> izen berezi bat dutelako; alde horretatik, ez dira *historiaurreko *edo *eskolaurreko
> *gisakoak; alegia, azken horiek, atzean, *historiaurre *eta *eskolaurre *izenak
> dituzte, baina *kolonaurre *eta *erromaurre *izenik ez dugu. Gainera,
> loturik idatziz gero, letra xehez idaztekoak lirateke ezinbestean: *erromaurreko
> herriak*, eta ez *Erromaurreko herriak*.
>
> Beste aukera erdal *prerromano* adjektiboaren bidetik jotzea da. Orduan,
> kontuan izan behar dugu *aurre-* hitza, elkarketan, izenei lotzen zaiela,
> eta ez izenondoei. Horregatik, adibidez, *prerrafaelista eta* *presokratiko
> *dira sarrerak* Euskaltzaindiaren Hiztegi*an, eta ez *aurrerrafaelista *eta
> *aurresokratiko*. Arrazoi beragatik, adibidez, *subnormal *eta
> *subtropikal* egiten da, eta ez *azpinormal* eta *azpitropikal*.
>
> Alde horretatik, *aurrerromatar *ez litzateke izango ondo sortutako
> hitza. Orduan, *pre- *aurrizkia erabiltzea da aukera, baina ez osorik
> mailegatzea, "prerromano" eginez, *presokratiko *eta *prerrafaelista *mailegatuen
> kasuetan bezala, baizik eta euskal *erromatar *adjektiboari lotuz:
> *prerromatar*.
>
> Era horretako eratorpena (exoeratorpena) ez da oso ohikoa, baina aukera
> hori ez da baztertu behar, hizkuntzari hegoak moztuko ez badizkiogu (*subakutu,
> subalpetar.*..).
> Eta *prerromatar *erabili da euskaraz, ez da berria:
>
> * prerromatar eta erromatar onomastika*
> *substratu prerromatarra*
>
> * toponimo prerromatarra dela uste dudalako*
> *erritu prerromatarrak*
>
> Euskaltzaindiaren beraren testuetan ere ageri da. Adibidez, XX. mendeko
> Euskararen Corpus Estatistikoaren hitzaurrean bertan:
>
> *Hizkuntza prerromatarra eta prearioa ere izanik*
> (
> http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/testua.jsp?obra=2514&pb=0153&number=008&egilea=SIADECO%20&izenburua=Euskararen%20liburu%20zuria%20&urtea=1978%20&bilduma=%20&formalema=lema&galdera_mota=0&testu_hitza=kasu&aurreratua=false
> )
>
> Beraz, < Arqueología prerromana y romana > hori euskaraz emateko:
>
> *Erromatarren aurreko eta erromatarren arkeologia* (?)
> (*erromatarren aurreko arkeologia* bakarrik balitz, egokia, baina  "-ko
> eta -en" izenlagun-bikotea ez uztartzeko, honela egin liteke:*
> Erromatarren aurreko eta erromatarren garaiko arkeologia*).
>
> Nolanahi ere, termino trinkoago bat nahi edo behar izanez gero, beste
> bidea dugu, beharbada formalagoa testu tekniko batean:
> *Prerromatar eta erromatar arkeologia*.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 aza.
> 14, lr. (20:43)):
>
>> Hepa, Asier.
>>
>> Erromaurreko ere ikusi diat,  eta ongi ezkontzen duk Historiaurre eta
>> Kolonaurrerekin. Ea ni baino jantziago den norbaitek erantzuten dian.
>>
>> Aiooo!
>>
>>
>> Asier Olazabal <Sarrimov a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
>> aza. 14, Lar 20:12):
>>
>>> Kaixo,
>>>
>>> Nola itzuliko zenukete euskarara "Arqueología prerromana y romana"?
>>>
>>> "Prerromana" terminoari buruz galdetzen dut. Izan ere, Elhuyarren eta
>>> Euskaltermen ez da agertzen, eta Zehazkin prerromatar ematen dute. Hori da
>>> hain zuzen ere Googlen emaitza gehien ematen dituena, baina beste hauek ere
>>> aurkitu ditut: aurrerromatar, aurreerromatar, aurre erromatar,
>>> aurre-erromatar, erromataraurre, erromatarraurreko.
>>> "Prehistoria" Historiaurre denez, *erromatarraurrekok* dirudi zuzenena,
>>> baina ez dakit. Zer iruditzen?
>>>
>>> Asier Olazabal
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Libre
>>> de virus. www.avg.com
>>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>> <#m_-5940880869219006472_m_-369432315005287278_m_-6215824984848389969_m_-5466242809614812651_m_-6597409773276072724_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201115/33618ec9/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago