[itzul] Prerromano
Asier Olazabal
sarrimov a bildua hotmail.com
Al, Aza 16, 10:28:31, CET 2020
Egun on,
Izena "historiaurre" izan arren "prehistoriko" izenondoa ere erabiltzen dugula ohartu naiz, eta azkenean "Arkeologia prerromatar eta erromatarra" jartzea erabaki dut.
Eskerrik asko azalpenengatik!
Ondo izan
Asier Olazabal
________________________________
Nork: jxmbezu=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <jxmbezu=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Joxe Mari Berasategi <jxmbezu a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko azaroaren 15(a), igandea 21:14
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Prerromano
Edo
Arkeologia prerromatar eta erromatarra
ezta?
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) erabiltzaileak (2020 aza. 15, ig. (19:53)):
Erdal prerromano adjektiboa euskaratzeko, bide bat baino gehiago erabili izan dira.
Molde normala, ziur asko gehien erabili dena, erromatarren aurreko izenlaguna erabiltzea izan da:
erromatarren aurreko hizkuntzak / lenguas prerromanas
erromatarren aurreko erroa / raíz prerromana
erromatarren aurreko gurtza / culto prerromano
erromatarren aurreko jatorria / origen prerromano
erromatarren aurreko aztarnak / restos prerromanos
erromatarren aurreko herriak / pueblos prerromanos / Pre-roman peoples
Antzekoa da erromatar hitzaren ordez Erroma baliatzea: Erroma aurreko garaikoa. Ez da asko erabili, baina ezin da desegokitzat jo (uste dut holakoak bereiz idaztekoak direla, Erroma aurreko, Kolon aurreko... eta ez loturik, Erromaurreko, Kolonaurreko..., jatorrian izen berezi bat dutelako; alde horretatik, ez dira historiaurreko edo eskolaurreko gisakoak; alegia, azken horiek, atzean, historiaurre eta eskolaurre izenak dituzte, baina kolonaurre eta erromaurre izenik ez dugu. Gainera, loturik idatziz gero, letra xehez idaztekoak lirateke ezinbestean: erromaurreko herriak, eta ez Erromaurreko herriak.
Beste aukera erdal prerromano adjektiboaren bidetik jotzea da. Orduan, kontuan izan behar dugu aurre- hitza, elkarketan, izenei lotzen zaiela, eta ez izenondoei. Horregatik, adibidez, prerrafaelista eta presokratiko dira sarrerak Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta ez aurrerrafaelista eta aurresokratiko. Arrazoi beragatik, adibidez, subnormal eta subtropikal egiten da, eta ez azpinormal eta azpitropikal.
Alde horretatik, aurrerromatar ez litzateke izango ondo sortutako hitza. Orduan, pre- aurrizkia erabiltzea da aukera, baina ez osorik mailegatzea, "prerromano" eginez, presokratiko eta prerrafaelista mailegatuen kasuetan bezala, baizik eta euskal erromatar adjektiboari lotuz: prerromatar.
Era horretako eratorpena (exoeratorpena) ez da oso ohikoa, baina aukera hori ez da baztertu behar, hizkuntzari hegoak moztuko ez badizkiogu (subakutu, subalpetar...).
Eta prerromatar erabili da euskaraz, ez da berria:
prerromatar eta erromatar onomastika
substratu prerromatarra
toponimo prerromatarra dela uste dudalako
erritu prerromatarrak
Euskaltzaindiaren beraren testuetan ere ageri da. Adibidez, XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoaren hitzaurrean bertan:
Hizkuntza prerromatarra eta prearioa ere izanik
(http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/testua.jsp?obra=2514&pb=0153&number=008&egilea=SIADECO%20&izenburua=Euskararen%20liburu%20zuria%20&urtea=1978%20&bilduma=%20&formalema=lema&galdera_mota=0&testu_hitza=kasu&aurreratua=false)
Beraz, < Arqueología prerromana y romana > hori euskaraz emateko:
Erromatarren aurreko eta erromatarren arkeologia (?)
(erromatarren aurreko arkeologia bakarrik balitz, egokia, baina "-ko eta -en" izenlagun-bikotea ez uztartzeko, honela egin liteke: Erromatarren aurreko eta erromatarren garaiko arkeologia).
Nolanahi ere, termino trinkoago bat nahi edo behar izanez gero, beste bidea dugu, beharbada formalagoa testu tekniko batean:
Prerromatar eta erromatar arkeologia.
Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com<mailto:isuuis a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2020 aza. 14, lr. (20:43)):
Hepa, Asier.
Erromaurreko ere ikusi diat, eta ongi ezkontzen duk Historiaurre eta Kolonaurrerekin. Ea ni baino jantziago den norbaitek erantzuten dian.
Aiooo!
Asier Olazabal <Sarrimov a bildua hotmail.com<mailto:Sarrimov a bildua hotmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2020 aza. 14, Lar 20:12):
Kaixo,
Nola itzuliko zenukete euskarara "Arqueología prerromana y romana"?
"Prerromana" terminoari buruz galdetzen dut. Izan ere, Elhuyarren eta Euskaltermen ez da agertzen, eta Zehazkin prerromatar ematen dute. Hori da hain zuzen ere Googlen emaitza gehien ematen dituena, baina beste hauek ere aurkitu ditut: aurrerromatar, aurreerromatar, aurre erromatar, aurre-erromatar, erromataraurre, erromatarraurreko.
"Prehistoria" Historiaurre denez, erromatarraurrekok dirudi zuzenena, baina ez dakit. Zer iruditzen?
Asier Olazabal
[https://ipmcdn.avast.com/images/icons/icon-envelope-tick-green-avg-v1.png]<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Libre de virus. www.avg.com<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201116/6b07451a/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago