[itzul] Aurkari / arerio
agustin mendizabal
agusmendi a bildua hotmail.es
Iga, Aza 15, 16:21:37, CET 2020
Kaixo.
Hiztegiari buruzko galderatxo bat da hau. Orain dela urte mordoa "aurkari" hitza ikasi genuen, kiroletan-eta elkarren aurka ari zirenak izendatzeko. Hitz egokia zirudien. Azken urteetan, berriz, "arerio" gailentzen ari da gauza bera adierazteko. Baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak ederki bereizten ditu biak. Eta nik etxean ikasi nuena bide horretatik zihoan, "libra gaitzazu gure areiyuetatik" esaten baitzuten gure aurrekoek.
Hiztegia gaizki erabiltzeak ez al du hizkuntza bera pobretzen?
Eskerrik asko,
Agustin
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201115/587322f4/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago