[itzul] "tragar el sapo"

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Urr 7, 16:10:56, CEST 2020


Beharbada "irentsi" soila...

Tragar, sobrellevar, aguantar, padecer. " Ezin irets detzaket horren solas
gaixtoak [...]. Ixil-ixilik iresten ditu bere nigar eta nahigabeak "
Dv. "Dévorer,
endurer des chagrins, des affrents sans laisser paraître de tristesse ou de
ressentiment. Iretsi ditut nigarrak, zu ez gehiago atsekabetzeko [...]. Irets
ezazu ixilik egin darotzuten irauna " H.
Etsáiak onétsi, / naiz sufritu anitz; / guzíak irétsi / Jaunarén amóres. LE
Kop 63. Dira [...] ikarakorrak ezerezetan, ta irensten dituzte bekaturik
beltzenak. Mg CC 161 (v. tbn. en contexto similar Añ EL1 22 y fB Ic I app.
19). Zeure Pasiño ta Eriotzan nigaitik irunsi dozuzan [...] gogortade
andiakaiti. Añ EL1 210. Irunsi ezkero eun ekatx bildurgarri. Añ LoraS 9s. Nos
iruntsiko ete dau guztiz, bere temiagaz urten ez eban penia? fB Ic III 361. Oro
yasan eta iretsi behar ditu, minik ez balitz bezala harentzat! Hb Egia
153. Sugeak
irets. "Souffrir et n'oser se plaindre" . Hb GH 1929, 83. Ara baño len
[...] / ementxen bear degu, emen emen lurrean / eriotza larria iretsi ta
artu. AB AmaE 107. [Zarrak] iruntzi ezinik euren alaben / iantzi barrien
neurria. Azc PB 70. Hori [eskuara gure mintzaia dela] nehorat irets
eztezaketenen burua dut nik ezin irets. HU Aurp 205. Ixiltasunean iretsi
ditu ardurenik egungo egunean gure erlijioneari buruz egiten dituzten
jazarkunde izengabeak! Ib. 70. Halako igel, apo eta bare batzu behar
ditugula guk ere zenbeit aldiz iretsi. HU Zez 81. Bazenki zenbat iruntzi
bear dan! Ag AL 72. Jazo darua iñoz irunsi biar izatia batek irunsi biar ez
leukezan gauzak. Canala Jesucristo 5 (ap. DRA). Han iretsi eta pairatu
laido aphalak. JE Bur 92. Bere kexuaren iresteko, eta ere... zintzurraren
leguntzeko, klikatzen du arnoa. Barb Sup 130s. Gure Agintaritzak ezin
ireintsi dezake era onetako opillik. EAEg 1-2-1937, 951. Arimak
Jainko-bidean irentsi oi dituen gorabera eta samiñak. Vill in Gand Elorri
15. Frantsesen jite biziak ez baitzezaken irets haren bihotz onak denbora
berean onartzen zuena. Ardoy SFran 289. Neure andre maitea, / ez dezagun
etsi! / Osasuna bederen / ez gaitu ebatsi! / Hau ere elgarrekin / beharko
iretsi! Mattin 53. Orduko pena ezin iretsiz / nigarrez nago oraino.
Ib. 44. Badute
gure etxean zerbait iretsirik, nik pertsularigoan irauteagatik. Xa
Odol 47. Pozaren
ondorengo penak nere gisara irentsi nituen. Zendoia 235. Oihesteko orde,
mendekatzeko orde [...], behar zen jasan, iretsi eta berriz xutitu. Larre
ArtzainE 128.
v. tbn. Gco I 418.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Ugarte Arruebarrena, Aitor (aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus)
erabiltzaileak (2020 urr. 7, az. (15:50)):

> Bai, arrazoia. _*tragarse un marrón*_ gehiago da _*tragarse un mojón*_...
>
>
>
> *Hemendik:* Iñaki Lopez de Luzuriaga [mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena 15:14
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] "tragar el sapo"
>
>
>
> Ez da guztiz berdina: ikus Aitor Esteban
> <https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/6541665/aitor-esteban-pnv-negociaciones-investidura-sanchez/>
> (eta euskarazko orrian eman den parafrasia). Esango nuke "hacer de tripas
> corazón" dela sinonimoa, bigarren hau gordinxeagoa iruditzen zaidan arren.
>
>
>
> Iñaki
>
>
>
>
>
> On Wed, 7 Oct 2020 at 13:18, Ugarte Arruebarrena, Aitor <
> aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus> wrote:
>
> Elhuyarrek hau dakar _*tragarse un marrón*_ esapiderako: *fardela bere
> gain hartu* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/tragarse%20un%20marr%C3%B3n>
> .
>
>
>
> Ez dakit gauza bera den _*tragarse un sapo*_ eta _*tragarse un marrón*_.
> Gustu-kontua agian…
>
>
>
> *Hemendik:* Iñaki Lopez de Luzuriaga [mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena 11:27
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* [itzul] "tragar el sapo"
>
>
>
> Egun on! Badut goiko esaera hori Iparragirreren ereserkiaren inguruan, eta
> parafrasi baten ordez euskarazko ordaina den esapideren bat erabili nahiko
> nuke. Inork proposamenik?
>
>
>
> Los notables liberales guipuzcoanos prefirieron *tragar el sapo *y asumir
> el himno como si fuera propio.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201007/4e36d97b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago