[itzul] "tragar el sapo"

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Urr 7, 16:13:56, CEST 2020


Adibidetegi horretan bertan, Orotariko sarreran irentsi, "* sugeak
irets. "Souffrir et n'oser se plaindre  " *

 "H*alako igel, apo eta bare batzu behar ditugula guk ere zenbeit aldiz
iretsi*"

"Gure Agintaritzak e*zin ireintsi dezake era onetako opillik.*"


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 urr.
7, az. (16:10)):

> Beharbada "irentsi" soila...
>
> Tragar, sobrellevar, aguantar, padecer. " Ezin irets detzaket horren
> solas gaixtoak [...]. Ixil-ixilik iresten ditu bere nigar eta nahigabeak "
> Dv. "Dévorer, endurer des chagrins, des affrents sans laisser paraître de
> tristesse ou de ressentiment. Iretsi ditut nigarrak, zu ez gehiago
> atsekabetzeko [...]. Irets ezazu ixilik egin darotzuten irauna " H.
> Etsáiak onétsi, / naiz sufritu anitz; / guzíak irétsi / Jaunarén amóres.
> LE Kop 63. Dira [...] ikarakorrak ezerezetan, ta irensten dituzte
> bekaturik beltzenak. Mg CC 161 (v. tbn. en contexto similar Añ EL1 22 y
> fB Ic I app. 19). Zeure Pasiño ta Eriotzan nigaitik irunsi dozuzan [...]
> gogortade andiakaiti. Añ EL1 210. Irunsi ezkero eun ekatx bildurgarri. Añ
> LoraS 9s. Nos iruntsiko ete dau guztiz, bere temiagaz urten ez eban penia?
> fB Ic III 361. Oro yasan eta iretsi behar ditu, minik ez balitz bezala
> harentzat! Hb Egia 153. Sugeak irets. "Souffrir et n'oser se plaindre" .
> Hb GH 1929, 83. Ara baño len [...] / ementxen bear degu, emen emen
> lurrean / eriotza larria iretsi ta artu. AB AmaE 107. [Zarrak] iruntzi
> ezinik euren alaben / iantzi barrien neurria. Azc PB 70. Hori [eskuara
> gure mintzaia dela] nehorat irets eztezaketenen burua dut nik ezin irets.
> HU Aurp 205. Ixiltasunean iretsi ditu ardurenik egungo egunean gure
> erlijioneari buruz egiten dituzten jazarkunde izengabeak! Ib. 70. Halako
> igel, apo eta bare batzu behar ditugula guk ere zenbeit aldiz iretsi. HU
> Zez 81. Bazenki zenbat iruntzi bear dan! Ag AL 72. Jazo darua iñoz irunsi
> biar izatia batek irunsi biar ez leukezan gauzak. Canala Jesucristo 5 (ap.
> DRA). Han iretsi eta pairatu laido aphalak. JE Bur 92. Bere kexuaren
> iresteko, eta ere... zintzurraren leguntzeko, klikatzen du arnoa. Barb Sup
> 130s. Gure Agintaritzak ezin ireintsi dezake era onetako opillik. EAEg
> 1-2-1937, 951. Arimak Jainko-bidean irentsi oi dituen gorabera eta samiñak.
> Vill in Gand Elorri 15. Frantsesen jite biziak ez baitzezaken irets haren
> bihotz onak denbora berean onartzen zuena. Ardoy SFran 289. Neure andre
> maitea, / ez dezagun etsi! / Osasuna bederen / ez gaitu ebatsi! / Hau ere
> elgarrekin / beharko iretsi! Mattin 53. Orduko pena ezin iretsiz /
> nigarrez nago oraino. Ib. 44. Badute gure etxean zerbait iretsirik, nik
> pertsularigoan irauteagatik. Xa Odol 47. Pozaren ondorengo penak nere
> gisara irentsi nituen. Zendoia 235. Oihesteko orde, mendekatzeko orde
> [...], behar zen jasan, iretsi eta berriz xutitu. Larre ArtzainE 128.
> v. tbn. Gco I 418.
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du Ugarte Arruebarrena, Aitor (aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus)
> erabiltzaileak (2020 urr. 7, az. (15:50)):
>
>> Bai, arrazoia. _*tragarse un marrón*_ gehiago da _*tragarse un mojón*_...
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* Iñaki Lopez de Luzuriaga [mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com]
>> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena 15:14
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* Re: [itzul] "tragar el sapo"
>>
>>
>>
>> Ez da guztiz berdina: ikus Aitor Esteban
>> <https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/6541665/aitor-esteban-pnv-negociaciones-investidura-sanchez/>
>> (eta euskarazko orrian eman den parafrasia). Esango nuke "hacer de tripas
>> corazón" dela sinonimoa, bigarren hau gordinxeagoa iruditzen zaidan arren.
>>
>>
>>
>> Iñaki
>>
>>
>>
>>
>>
>> On Wed, 7 Oct 2020 at 13:18, Ugarte Arruebarrena, Aitor <
>> aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus> wrote:
>>
>> Elhuyarrek hau dakar _*tragarse un marrón*_ esapiderako: *fardela bere
>> gain hartu*
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/tragarse%20un%20marr%C3%B3n>.
>>
>>
>>
>> Ez dakit gauza bera den _*tragarse un sapo*_ eta _*tragarse un marrón*_.
>> Gustu-kontua agian…
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* Iñaki Lopez de Luzuriaga [mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com]
>> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena 11:27
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* [itzul] "tragar el sapo"
>>
>>
>>
>> Egun on! Badut goiko esaera hori Iparragirreren ereserkiaren inguruan,
>> eta parafrasi baten ordez euskarazko ordaina den esapideren bat erabili
>> nahiko nuke. Inork proposamenik?
>>
>>
>>
>> Los notables liberales guipuzcoanos prefirieron *tragar el sapo *y
>> asumir el himno como si fuera propio.
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201007/8d388988/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago