[itzul] Pertenecido (landa inguruko eskrituretan eta horrelakoetan)
Joxean Zapirain
joxean a bildua uzei.eus
Ost, Urr 14, 08:17:09, CEST 2020
Egun on, Joseba.
Bai, arrazoi duzu. Euskaltermeko kontsulta-fitxa horren iturria IVAPen aspaldiko hustuketa bat da.
Halere, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen 12. artikuluan «baserriari dagozkion lurrak» ordaina ematen zaio erdal pertenecidos del caserío terminoarentzat (ikus beherago artikulua osorik).
Horren argitan, fitxa eguneratuko dugu, eta bere horretan jasoko dugu aurrerantzean Euskaltermen.
Eskerrik asko,
5/2015 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa:
Artículo 12. - El caserío.
El caserío es una explotación agrícola o ganadera familiar constituida por una casa de labor, con diversos elementos muebles, semovientes, derechos de explotación, maquinaria, instalaciones y una o varias hereda des, tierras o montes. Estas tierras o heredades pueden o no estar contiguos a la casa de labor y reciben la denominación de pertenecidos del caserío.
12. artikulua. - Baserria.
Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen dute landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.
Hemendik: erroteta <joseba a bildua erroteta.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko urria 13, asteartea 15:33
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Pertenecido (landa inguruko eskrituretan eta horrelakoetan)
Zelan itzultzen duzue hori, “pertenecido”?
Euskaltermen “eranskin” gisa agertzen da, baina beste leku batzuetan “baratze” edo “soro” gisa ere ikusi dot, eta iruditzen zait, sarri askotan lotura handiagoa duela azken horrekin, hau da, lurzatiak izaten dira, eta eranskinak, nire iritziz, gehiago dira eraikin txikiagoak eta horrelakoak.
Aurretik eskerrak emanez
--
Beste barik
Joseba Berriotxoa - zinpeko itzultzailea
946732769
656759537
joseba a bildua erroteta.com <mailto:joseba a bildua erroteta.com>
www.erroteta.com <http://www.erroteta.com>
--
Este correo electrónico ha sido comprobado en busca de virus por AVG.
http://www.avg.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201014/7a474ff3/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago