[itzul] kaleko artelanen izenak

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
As, Urr 27, 18:28:15, CET 2020


Kaixo.

Gertatzen da batzuetan (gehienetan) egile batek gaztelaniazko izena ematea
kaleko bere artelanen bati (dela eskultura edo horma-irudia...).
Berriaren Estilo Liburuan erabaki zuten horrelakoak itzultzea.
Gure itzultzaileetako baten iritziz, bereizi egin beharko litzateke,
euskaratu edo ez erabakitzeko, izena deskribapenezkoa den edo ez (hau da,
artelana deskribatu edo azaldu egiten badu, itzuli, baina sinbolikoegia edo
subjektiboegia bada, ez. Bere ustean, esaterako, *Variante de la
Desocupación de la Esfera* (Jorge de Oteizarena, Bilbon dago), ilunegia edo
subjektiboegia izan daiteke itzultzeko, eta bere horretan utzi beharko
litzateke...
Nire ustez, itzuli egin beharko lirateke, izen bereziak izan ezik, esanahia
ulergarria bada (ulergarria=hizkuntzen artean itzulgarria).
Egilearen nahia ere hor dago, ...jakin ez nahiko lukeen itzultzea edo ez.
Baina Euskal Herrian egoki, eta euskaldunok euskara ofizial nahirik, eta
artelanak hemen sortuak izanik, edo hemen sortuak izan ez arren hemen
iraunkorki erakusgai jartzeko izanik...gaztelaniazko izena dutenak bederen,
edo bestelako erdara batezko izena edukirik ere...

Ez dakit. Zer uste duzue zuek?

Eskerrik asko aldez aurretik.

[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201027/a5fe72ba/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago