[itzul] kaleko artelanen izenak

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Urr 27, 20:17:22, CET 2020


Ni ere horretan nago. Ohikoa da artelanen izenak —berdin dio kalekoak diren
edo nongoak diren— itzultzea (are gehiago artelanaren izena izendapen
deskribatzaile hutsa bada, Oteizaren* Variante de la Desocupación de la
Esfera* delako hori den moduan). Beste kontu bat da testu espezializatu
batean (entziklopedia batean edo monografia batean, adibidez) jatorrizko
izena zein den ere esatea, informazio osagarri hori ematea.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 urr.
27, ar. (18:29)):

> Kaixo.
>
> Gertatzen da batzuetan (gehienetan) egile batek gaztelaniazko izena ematea
> kaleko bere artelanen bati (dela eskultura edo horma-irudia...).
> Berriaren Estilo Liburuan erabaki zuten horrelakoak itzultzea.
> Gure itzultzaileetako baten iritziz, bereizi egin beharko litzateke,
> euskaratu edo ez erabakitzeko, izena deskribapenezkoa den edo ez (hau da,
> artelana deskribatu edo azaldu egiten badu, itzuli, baina sinbolikoegia edo
> subjektiboegia bada, ez. Bere ustean, esaterako, *Variante de la
> Desocupación de la Esfera* (Jorge de Oteizarena, Bilbon dago), ilunegia
> edo subjektiboegia izan daiteke itzultzeko, eta bere horretan utzi beharko
> litzateke...
> Nire ustez, itzuli egin beharko lirateke, izen bereziak izan ezik,
> esanahia ulergarria bada (ulergarria=hizkuntzen artean itzulgarria).
> Egilearen nahia ere hor dago, ...jakin ez nahiko lukeen itzultzea edo ez.
> Baina Euskal Herrian egoki, eta euskaldunok euskara ofizial nahirik, eta
> artelanak hemen sortuak izanik, edo hemen sortuak izan ez arren hemen
> iraunkorki erakusgai jartzeko izanik...gaztelaniazko izena dutenak bederen,
> edo bestelako erdara batezko izena edukirik ere...
>
> Ez dakit. Zer uste duzue zuek?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201027/0144be7e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago