[itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
Ane Garai
agarai87 a bildua gmail.com
Ast, Urr 29, 15:10:19, CET 2020
Kaixo!
*"Euskalduntasun"* hitza itzuli beharrean nago, eta bururatu
zaizkidan/aurkitu ditudan aukerek ez naute konbentzitzen... "*vasquitud*",
"*condición/cualidad de vasco*", "*características vascas*"... Akaso,
"*carácter
euskaldun*" dut gustukoen, baina tira... Zer termino erabiliko zenukete
zuek?
Hau da esaldia:
*Zein da egun hizkuntza eta euskal kultura etnikoaren rola identitate
nazionalean? Euskalduntasunak identitate nazionala eraikitzeko oinarrizko
faktore izateari utzi dio?*
Eskerrik asko aldez aurretik!
Ane Garai
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201029/110453be/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago