[itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
agustin mendizabal
agusmendi a bildua hotmail.es
Ast, Urr 29, 15:43:09, CET 2020
Kaixo.
Nire iritziz, kasu honetan euskaldun hitza euskararekin zuzenki lotuta dago (beste zenbaitetan, herriarekiko atxikimendua ere adieraz dezakeela uste dut): lehen elementuan (hizkuntza) ez dago zalantzarik, eta, bigarrenean, kultura tradizionalarekin ez ezik euskararekin lotura handia duten jarduerak adierazten direla esango nuke (bertsolaritza, adibidez).
Hori nolabait islatu beharko litzateke. Bestalde, nik, beharbada, "carácter" beharrean "sentimiento" jarriko nuke: "el sentimiento euskaldun", iruditzen baitzait "carácter" kanpotik begiratuta egindako juzkua dela, eta, "sentimiento", barrukoagoa.
Agustin Mendizabal
________________________________
Nork: agarai87=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <agarai87=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Ane Garai <agarai87 a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna 15:10
Nori: EIZIE <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
Kaixo!
"Euskalduntasun" hitza itzuli beharrean nago, eta bururatu zaizkidan/aurkitu ditudan aukerek ez naute konbentzitzen... "vasquitud", "condición/cualidad de vasco", "características vascas"... Akaso, "carácter euskaldun" dut gustukoen, baina tira... Zer termino erabiliko zenukete zuek?
Hau da esaldia:
Zein da egun hizkuntza eta euskal kultura etnikoaren rola identitate nazionalean? Euskalduntasunak identitate nazionala eraikitzeko oinarrizko faktore izateari utzi dio?
Eskerrik asko aldez aurretik!
Ane Garai
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201029/46f82173/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago