[itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Ast, Urr 29, 16:55:05, CET 2020


Nik "vasqueidad" esango nuke, edo "vascofonia" ("francophonie" bezala,
hizkuntzarekin zeharo lotuta).
Ongi izan.

Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
(2020 urr. 29, og. (16:38)):

> Kaixo.
> Nire iritziz, kasu honetan euskaldun hitza euskararekin zuzenki lotuta
> dago (beste zenbaitetan, herriarekiko atxikimendua ere adieraz dezakeela
> uste dut): lehen elementuan (hizkuntza) ez dago zalantzarik, eta,
> bigarrenean, kultura tradizionalarekin ez ezik euskararekin lotura handia
> duten jarduerak adierazten direla esango nuke (bertsolaritza, adibidez).
>
> Hori nolabait islatu beharko litzateke. Bestalde, nik, beharbada,
> "carácter" beharrean "sentimiento" jarriko nuke: "el sentimiento
> euskaldun", iruditzen baitzait "carácter" kanpotik begiratuta egindako
> juzkua dela, eta, "sentimiento", barrukoagoa.
>
> Agustin Mendizabal
>
> ------------------------------
> *Nork:* agarai87=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <agarai87=
> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Ane Garai <agarai87 a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna 15:10
> *Nori:* EIZIE <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* [itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
>
> Kaixo!
> *"Euskalduntasun"* hitza itzuli beharrean nago, eta bururatu
> zaizkidan/aurkitu ditudan aukerek ez naute konbentzitzen...  "*vasquitud*",
> "*condición/cualidad de vasco*", "*características vascas*"... Akaso, "*carácter
> euskaldun*" dut gustukoen, baina tira... Zer termino erabiliko zenukete
> zuek?
>
> Hau da esaldia:
> *Zein da egun hizkuntza eta euskal kultura etnikoaren rola identitate
> nazionalean? Euskalduntasunak identitate nazionala eraikitzeko oinarrizko
> faktore izateari utzi dio?*
>
> Eskerrik asko aldez aurretik!
>
>
> Ane Garai
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201029/c0b03bd4/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago