[itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
Ast, Urr 29, 16:21:27, CET 2020



2020/10/29 15:43(e)an, agustin mendizabal igorleak idatzi zuen:
> Kaixo.
> Nire iritziz, kasu honetan euskaldun hitza euskararekin zuzenki lotuta 
> dago (beste zenbaitetan, herriarekiko atxikimendua ere adieraz 
> dezakeela uste dut): lehen elementuan (hizkuntza) ez dago zalantzarik, 
> eta, bigarrenean, kultura tradizionalarekin ez ezik euskararekin 
> lotura handia duten jarduerak adierazten direla esango nuke 
> (bertsolaritza, adibidez).
>
> Hori nolabait islatu beharko litzateke. Bestalde, nik, beharbada, 
> "carácter" beharrean "sentimiento" jarriko nuke: "el sentimiento 
> euskaldun", iruditzen baitzait "carácter" kanpotik begiratuta egindako 
> juzkua dela, eta, "sentimiento", barrukoagoa.
>
> Agustin Mendizabal
>
> ------------------------------------------------------------------------
> *Nork:* agarai87=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com 
> <agarai87=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Ane Garai 
> <agarai87 a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna 15:10
> *Nori:* EIZIE <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* [itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
> Kaixo!
> *"Euskalduntasun"* hitza itzuli beharrean nago, eta bururatu 
> zaizkidan/aurkitu ditudan aukerek ez naute konbentzitzen...  
> "/vasquitud/", "/condición/cualidad de vasco/", "/características 
> vascas/"... Akaso, "/carácter euskaldun/" dut gustukoen, baina tira... 
> Zer termino erabiliko zenukete zuek?
>
> Hau da esaldia:
> /Zein da egun hizkuntza eta euskal kultura etnikoaren rola identitate 
> nazionalean? _Euskalduntasunak _identitate nazionala eraikitzeko 
> oinarrizko faktore izateari utzi dio?/
> /
> /
> Eskerrik asko aldez aurretik!
> /
> /
>
> Ane Garai

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201029/f16c4438/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago