[itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Ast, Urr 29, 17:48:29, CET 2020
Nik euskaldunidad emango nuke, hispanidadearen haritik. DIONISIO AMUNDARAIN
El jue., 29 oct. 2020 a las 16:55, Jose Agustin Arrieta (<
jaarrieta2 a bildua gmail.com>) escribió:
> Nik "vasqueidad" esango nuke, edo "vascofonia" ("francophonie" bezala,
> hizkuntzarekin zeharo lotuta).
> Ongi izan.
>
> Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
> (2020 urr. 29, og. (16:38)):
>
>> Kaixo.
>> Nire iritziz, kasu honetan euskaldun hitza euskararekin zuzenki lotuta
>> dago (beste zenbaitetan, herriarekiko atxikimendua ere adieraz dezakeela
>> uste dut): lehen elementuan (hizkuntza) ez dago zalantzarik, eta,
>> bigarrenean, kultura tradizionalarekin ez ezik euskararekin lotura handia
>> duten jarduerak adierazten direla esango nuke (bertsolaritza, adibidez).
>>
>> Hori nolabait islatu beharko litzateke. Bestalde, nik, beharbada,
>> "carácter" beharrean "sentimiento" jarriko nuke: "el sentimiento
>> euskaldun", iruditzen baitzait "carácter" kanpotik begiratuta egindako
>> juzkua dela, eta, "sentimiento", barrukoagoa.
>>
>> Agustin Mendizabal
>>
>> ------------------------------
>> *Nork:* agarai87=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <agarai87=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Ane Garai <agarai87 a bildua gmail.com
>> >
>> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna 15:10
>> *Nori:* EIZIE <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* [itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
>>
>> Kaixo!
>> *"Euskalduntasun"* hitza itzuli beharrean nago, eta bururatu
>> zaizkidan/aurkitu ditudan aukerek ez naute konbentzitzen... "*vasquitud*",
>> "*condición/cualidad de vasco*", "*características vascas*"... Akaso, "*carácter
>> euskaldun*" dut gustukoen, baina tira... Zer termino erabiliko zenukete
>> zuek?
>>
>> Hau da esaldia:
>> *Zein da egun hizkuntza eta euskal kultura etnikoaren rola identitate
>> nazionalean? Euskalduntasunak identitate nazionala eraikitzeko oinarrizko
>> faktore izateari utzi dio?*
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik!
>>
>>
>> Ane Garai
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201029/33beb7ea/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago