[itzul] derechos de paso

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 17:49:38, CET 2021


Eskerrik asko! Ez dut beste ezer aurkitu, baina hala zorrak nola sariak
jokoa ematen dutela era honetako kasuetarako; esango nuke Alfontsok aipatu
*bidesari* oso ongi lotzen zaiola historikoki izan duen erabilerari kasu
honetan.

Iñaki

On Thu, 18 Feb 2021 at 13:16, Alfontso Mujika Etxeberria
<a.mujika a bildua elhuyar.eus> wrote:

> Euskaltzaindiaren Hiztegia:
> bidesari
>
> iz. Bide bat erabiltzeagatik ordaindu behar den diru kopurua. *Bidesaria
> ordaindu*.
> Azkueren hiztegia:
>
> Precio del pasaje entre las dos orillas de una ría, IBAI BATEKO
> *IGAROSARIA*.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> Hau idatzi du kris glass , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2021 ots. 18, og. (11:08)):
>
>>
>> Hau izan daiteke?
>>
>> "
>>
>>    - *Zer da bide-zorra?*
>>
>>    Zortasuna den heinean, ondasun higiezin baten gaineko karga da, beste
>>    ondasun higiezin baten mesederako, bi-biak jabe desberdinenak izanik.
>>    Bide-zorra den neurrian, finka edo landaren bat beste finka edo landa
>>    batzuen artean kokaturik badago, herri-biderako irteerarik gabe, haren
>>    jabeak eskubidea du, alboko landetatik bidea galdatzeko; horretarako,
>>    aurretiaz kalte-ordain egokia eman behar du".
>>
>> En jueves, 18 de febrero de 2021 10:59:12 CET, Iñaki Lopez de Luzuriaga <
>> inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Egun on,
>>
>> Erdi Aroko historia liburu batekin ari naiz, eta bertan abereen
>> transhumantzian askotariko lekuetatik igarotzean ordaintzen ziren zergak
>> aipatzen dira, *"derechos de paso"* izenaz.
>>
>> Euskaltermen "pasoko/igarotzako eskubideak" agertzen da, ez dakit hori
>> "servidumbre de paso" den, alegia, igarotzen uzteko eskubidea, baina kasu
>> honetan zerga bat egongo litzateke tartean. Inork Erdi Aroko (nafar) zerga
>> terminologiaren bidetik (edo bestela) beste izenik ezagutuko balu
>> estimatuko diot!
>>
>> Iñaki Lopez de Luzuriaga
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210218/619ff2dc/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago