[itzul] Pronar, supinar
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Ots 22, 19:39:45, CET 2021
Kaixo, arratsalde on:
Badut zalantza bi kontu hauetan: “pronar” eta “supinar”; biak ospitaleko
testuingurutik datoz, “posición prona”tik bata eta “posición supina”tik
bestea, hau da:
· ahoz beherako etzanera edo jarrera, ahozpez, ahuspez (prona)
· ahoz gorako etzanera edo jarrera (supina)
Nik uste modu naturalena honakoa dela:
· Ahoz behera jarri, ahuspez jarri (pronar)
· Ahoz gora jarri (supinar)
Baina termino teknikoak sortzekotan, honakoak izanen lirateke?
· pronatu, ahozpeztu, ahoz beheratu
· supinatu, ahoz goratu
Mila esker, Bitor Abarzuza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210222/2253e043/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago