[itzul] Pronar, supinar
inaki irazabalbeitia
inakixabier a bildua gmail.com
As, Ots 23, 09:02:32, CET 2021
Galdera bat Bitor. Beharrezkoak al dira aditzak? Ahuzpez jarri ez al da
nahikoa zehatza?
Bestetik kontuz, frantsesez 'Prôner' aditzaren definizioa hau da:
Recommander vivement quelque chose en le vantant : Prôner la modération.
'Posición prona' edo 'decúbito ventral' honela da frantsesez: *plaquage
ventral*, ou *mise à plat-ventre*, ou encore *décubitus ventral*,
Hortaz, nire ustez, pronatu eta supinatu baztertzAhekoak dira, gure
Iparraldeko herrikideentzat ez baitira balekoak.
Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
ots. 23, ar. (03:02)):
> Kaixo, arratsalde on:
>
>
>
> Badut zalantza bi kontu hauetan: “pronar” eta “supinar”; biak ospitaleko
> testuingurutik datoz, “posición prona”tik bata eta “posición supina”tik
> bestea, hau da:
>
>
>
> · ahoz beherako etzanera edo jarrera, ahozpez, ahuspez (prona)
>
> · ahoz gorako etzanera edo jarrera (supina)
>
>
>
> Nik uste modu naturalena honakoa dela:
>
> · Ahoz behera jarri, ahuspez jarri (pronar)
>
> · Ahoz gora jarri (supinar)
>
> Baina termino teknikoak sortzekotan, honakoak izanen lirateke?
>
> · pronatu, ahozpeztu, ahoz beheratu
>
> · supinatu, ahoz goratu
>
> Mila esker, Bitor Abarzuza
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210223/16e2d84d/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago