[itzul] ¿Has hecho pis o pos?

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Ots 24, 17:26:42, CET 2021


Jobar! Mila esker Koldo eta Gilen.

Atlasarena mundiala da. Ez nuen ezagutzen. Mila mila esker.

Gernua egitearena nahiko gogorra iruditzen zait, ... ez dakit, bada; azken
finean gernua orina da, ez da hala?. ¿Has orinado? Lehorregitzat edo...
Baina, ongi da, aztertuko dut kontua. Mila mila esker bidalitako
pdfengatik!!

Bitor

Hau idatzi du MEJUTO GARCIA, Gilen (gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus)
erabiltzaileak (2021 ots. 24, az. (15:47)):

> Arratsalde on
>
>
>
> Agian ondo etorriko zaizu Euskararen Herri Hizkeren Atlasean begiratu bat
> ematea:
>
>
>
> https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/ehha/2153.pdf
>
>
>
> https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/ehha/2154.pdf
>
>
>
> Sabela husteko beste aukera batzuk, geografikoki zehaztu gabeak:
> eginkariak egin, behartxoa egin, obramenduekin nola gabiltza?
>
>
>
> Gernurako, mapan ikusiko duzunez, Nafarroako leku batzuetan “gernu(a)
> egin” jaso da.
>
>
>
>
>
>
>
> [image: cid:image002.png a bildua 01D59DED.1E2B1E90]
>
>
>
> Gilen Mejuto García
>
> Euskara-ingelesa-gaztelania itzultzailea
>
> Rekalde zumarkalea 30, 5 – 48009 Bilbo - 944068634
>
>
>
>
>
> *Hemendik:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <bittorbe=
> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> *Honen izenean: *Bittor Abarzuza
> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko otsailaren 23(a), asteartea 21:41
> *Hona:* itzul a bildua postaria.com
> *Gaia:* [itzul] ¿Has hecho pis o pos?
>
>
>
> Kaixo, arratsalde on:
>
>
>
> Zeladore ibiltzen naiz azkenotan ospitalean eta "Zeladore eta Erizaintzako
> Zainketa Lagungarrietako Teknikariaren hiztegi bat jorratzen ari naiz.
> Azken horri erizain laguntzailea ere esaten zaio: Técnic@ en Cuidados
> Auxiliares de Enfermería (TCAE) [Hain garrantzitsuak diren horiek!... eta
> hain ikusezinak! erizain laguntzaileez ari naiz].
>
>
>
> Berriro ospitaleko testuinguruan, esapide hori (¿Has hecho pis o pos?)
> erizain laguntzaileek maiz erabiltzen dutena da, edo, erabiltzen dituzten
> horietako bat. Halako *eufemismoak edo leungarriak* batez ere zaharrei
> zuzentzen zaizkie, nik uste (arrunkerietan edota txikikerietan erori gabe,
> mimo handiz esaten bai dute). Osasun arloko langileak jakin behar du
> gaixoak zer egin duen, egin beharreko lanari aurrea hartzeko: pixoihala
> aldatzeko, gernua pisatzeko, higienerako tresnak prestatzeko eta abar.
>
>
>
> Adineko euskaldunak ospitalera joaten direnean (herrietatik batez ere),
> bere etxean baleude bezala sentiarazi nahi ditugu eta euskaraz hitz egiten
> diegu euskaldun berriok, nahiz eta euskara batua "arrotz" sentitu. Askok
> ikaragarri eskertzen dute, ematen du lasaiago egoten direla. Nire euskara
> beraien erara moldatzen saiatzen naiz, nahiz eta euskalkiei buruz gutxi
> jakin. Nafarroako leku guztietatik etortzen dira eta baztaneraz,
> ultzameraz... denetarik entzuten da.
>
>
>
> Orduan, jakin nahi nuke nola eman esapide hori edo antzekoak modu goxoan
> euskalki diferenteetan.
>
>
>
> ¿Has hecho de vientre?, tus necesidades …
>
> libratu, gorputzetik egin, obratu, behitik egin, estomagotik atera, sabela
> hustu, egin beharrekoak egin, egin beharrak…?
>
> Pixa egin duzu ala kaka?
>
> *Mila esker, Bitor Abarzuza*
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *LEGEZKO ABISUA*.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa
> ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari
> erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota
> jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago.
> Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta
> jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik
> hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan
> jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren
> bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.eus) <lantik a bildua bizkaia.eus> eta
> gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez
> bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati
> bat.
>
> *AVISO LEGAL* - La información contenida en este correo electrónico es
> para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s.
> Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen
> información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad
> intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso
> por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en
> contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la
> remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este
> mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la
> mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.eus)
> <lantik a bildua bizkaia.eus> y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así
> mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar,
> distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este
> mensaje si no es la persona destinataria designada.
>
> *DISCLAIMER *- The information contained in this email is for the
> exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and
> the attached files, where appropriate, contain confidential information
> and/or information legally protected by intellectual property laws or other
> laws. This message does not constitute any commitment on the part of the
> sender, except where there exists prior express agreement to the contrary
> in writing between the addressee and the sender. If you are not the
> designated addressee and receive this message by mistake, please notify the
> sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.eus)
> <lantik a bildua bizkaia.eus> and then delete it immediately. We also inform you
> that you may not use, distribute, print or copy this message, either
> directly or indirectly or totally or partially, if you are not the
> designated addressee.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210224/556e71a3/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9835 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210224/556e71a3/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago