[itzul] Ekuazio kimikoak nola irakurtzen diren

Leire leirearano a bildua outlook.es
Ost, Ots 24, 08:02:37, CET 2021


Egun on!

Ekuazio kimikoak nola irakurtzen diren azaldu nahi zaie DBH 3ko ikasle gaztetxoei, eta zenbait zalantza sortu zaizkit.
Ekuazio hau, adibidez:

2 Al (s) + 6 HCl (aq)  –>  2 AlCl3 (aq) + 3 H2 (g)

Honela irakurtzen dela esatea zuzena da?

"2 atomo aluminio solidok eta ur-disoluzioan dauden 6 molekula azido klorhidrikok erreakzionatu, eta ematen dute ur-disoluzioan dagoen molekula bat aluminio kloruroren 2 baliokide eta 3 molekula hidrogeno gas"

Zalantzak, zehazki, kontu hauetan ditut:

* Egoera aipatu behar denean, zuzena da goian adierazi bezala esatea? Ala beti esan behar da (edo hobeto da esatea) honela: "Solido-egoeran dauden 2 atomo aluminiok eta ur-disoluzioan dauden..."?

* Produktuetan dagoen "baliokide" hori hanka-sartze galanta da beharbada.
Gaztelaniaz honela dator: "... para dar 2 equivalentes a molécula de cloruro de aluminio en disolución acuosa y ...".

Kimika kontuetan aditu bat baino gehiago dago zerrenda honetan, eta eskertuko nioke laguntzea.

Aldez aurretik eskerrik asko.

Leire Arano


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210224/3309ca72/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago