[itzul] kausa eta arrazoi bereizi beharrik ote?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Urt 5, 19:46:14, CET 2021


Ni ez naiz zuzenbidean aditua, ezta aritua ere, baina esango nuke aipatzen
duzuna zuzenean doakiola *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an *kausa *sarreraren
bigarren adierari, filosofiako marka duen horri:

kausa

*1* iz. *Batez ere* *Ipar.* Zergatikoa, zioa, arrazoia. *Haren heriotzaren
kausa*.

*2* iz. *Fil.* Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura*.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 urt.
5, ar. (17:37)):

> Urte berri on.
>
> Nahiko sistematikoki ikusten da, zuzenbidean, erdarazko "causa" emateko,
> euskarazko "arrazoi" ordaina.
>
> Oraintxe bertan, "abstenitzeko arrazoi" eman dit Euskaltermek, "*causa de
> abstención*" terminoaren ordain gisa.
>
> Beharbada, iritziko diozue bazterrak alferrik nahastea dela, baina nago
> zuzenbidean "kausa" eta "arrazoi" bereizi beharra egoten dela batzuetan,
> "arrazoi" arlo subjektiborako baliatuz, eta "kausa" arlo objektiborako. Hau
> da, "arrazoi" izango litzateke pertsona batek zerbaitetarako duen zioa, eta
> "kausa" izango litzateke ondorio bat eragiten duen egoera jakin bat, hau
> da, kausa objektibo bat.
> Euskaltermen topatu ditudan terminoen artean, gehiagotan eman da
> "arrazoi", baina kasuren batean "kausa" ere eman da. Hala:
>
> 1.- "causa de abstención"-"abstenitzeko arrazoi (4)"
> 2.- "causa de despido"-"kaleratzeko arrazoi (4)"
> 3.- "causa de divorcio"-"dibortzio-arrazoi"
> 4.- "causa de fuerza mayor"- "ezinbeste; ezinbesteko kasu"
> 5.- "causa de indignidad"- "ezduintasun-arrazoi"
>
> baina:
> 6.- "causa de nulidad"-"deuseztasun-kasua; deuseztasun-arrazoi"
>
> baina:
>
> 7- "causa de recusación"-"errekusatzeko arrazoi (4)"
> 8.- "causa de separación"-"banantzeko arrazoi"
>
> baina:
> 9.- "causa del contrato"- "kontratuaren kausa; kontratuaren kari"
>
> baina:
>
> 10.- "causa justa"- "bidezko arrazoi; arrazoi zuzen"
>
> baina:
>
> 11.- "enriquecimiento sin causa" - "kausarik gabeko aberaste; karirik
> gabeko aberaste"
>
> Esango nuke ezen, sarri bezala, hizkera ez-berezituan edo arruntean egin
> beharrik ez dagoen bereizketa egin beharra dagoela batzuetan zuzenbidean,
> eta zaila dela zenbait kontzeptu juridiko azaltzea, "kausa" kontzeptua
> mehazten badugu kontzeptu juridikoen basotik.
>
> Hala, esate baterako, nik aditzen dut "abstenitzeko kausa" beharko
> lukeela; alegia, batek izan lezake arrazoi bat norbait "errekusatzeko"
> afera publiko batean, baina arrazoi hori legeak jasotzen duenean
> "abstenitze kausa" edo "errekusatze kausa" bihurtzen dela, objektibatu
> egiten dela, hartara dagozkion lege-ondorioak izan ditzan. Eta epaitegiek
> eta auzitegiek "kausa" horiek gertatu diren edo ez egiaztatzen dutela, eta,
> gertatu badira edo tarteko badira, ontzat jotzen dituztela lege-ondorioak,
> bakoitzaren arrazoiak arrazoi.
>
> Sarri bezala, litekeena da nire sumo hau zor izatea hizkera arruntaren eta
> zuzenbideko hizkeraren muga batzuetan mehegiari.
>
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210105/40da9cbf/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago