[itzul] kausa eta arrazoi bereizi beharrik ote?

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
As, Urt 5, 20:00:07, CET 2021


Bai eta ez, Alfontso.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren sarrerak, lehen adibidean, "heriotzaren
kausa" ematen du, baina azalpenean "zioa, zergatikoa, arrazoia" esaten du.
Esan nahi dut: zuhaitz bat erori bada errepidera oinaztargi batek jota,
oinaztargia "arrazoi" bat da? Gehiago izango litzateke zergatikoa edo
kausa..
Esango nuke, aditua ez izan arren zuzenbidean, zuhaitza erortzeko kausa
bezala, abstentzio-kasuak izaten direla, nolabaiteko parekatzea edo
kidetzea egitearren.
Baina berriro diot, argudiabide juridikoaren beharrak eragingo luke
bereizketa hori, nire iritzian, eta argudiabide hori ez dator beti bat
hizkera arrunteko kontzeptuen bereizketekin.

Ea zuzenbidean adituren batek argitzen digun.

Eskerrik asko erantzuteagatik.

*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 urt. 5, ar. (19:47)):

> Ni ez naiz zuzenbidean aditua, ezta aritua ere, baina esango nuke aipatzen
> duzuna zuzenean doakiola *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an *kausa *sarreraren
> bigarren adierari, filosofiako marka duen horri:
>
> kausa
>
> *1* iz. *Batez ere* *Ipar.* Zergatikoa, zioa, arrazoia. *Haren
> heriotzaren kausa*.
>
> *2* iz. *Fil.* Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
> eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
> hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
> galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
> inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura*.
>
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> urt. 5, ar. (17:37)):
>
>> Urte berri on.
>>
>> Nahiko sistematikoki ikusten da, zuzenbidean, erdarazko "causa" emateko,
>> euskarazko "arrazoi" ordaina.
>>
>> Oraintxe bertan, "abstenitzeko arrazoi" eman dit Euskaltermek, "*causa
>> de abstención*" terminoaren ordain gisa.
>>
>> Beharbada, iritziko diozue bazterrak alferrik nahastea dela, baina nago
>> zuzenbidean "kausa" eta "arrazoi" bereizi beharra egoten dela batzuetan,
>> "arrazoi" arlo subjektiborako baliatuz, eta "kausa" arlo objektiborako. Hau
>> da, "arrazoi" izango litzateke pertsona batek zerbaitetarako duen zioa, eta
>> "kausa" izango litzateke ondorio bat eragiten duen egoera jakin bat, hau
>> da, kausa objektibo bat.
>> Euskaltermen topatu ditudan terminoen artean, gehiagotan eman da
>> "arrazoi", baina kasuren batean "kausa" ere eman da. Hala:
>>
>> 1.- "causa de abstención"-"abstenitzeko arrazoi (4)"
>> 2.- "causa de despido"-"kaleratzeko arrazoi (4)"
>> 3.- "causa de divorcio"-"dibortzio-arrazoi"
>> 4.- "causa de fuerza mayor"- "ezinbeste; ezinbesteko kasu"
>> 5.- "causa de indignidad"- "ezduintasun-arrazoi"
>>
>> baina:
>> 6.- "causa de nulidad"-"deuseztasun-kasua; deuseztasun-arrazoi"
>>
>> baina:
>>
>> 7- "causa de recusación"-"errekusatzeko arrazoi (4)"
>> 8.- "causa de separación"-"banantzeko arrazoi"
>>
>> baina:
>> 9.- "causa del contrato"- "kontratuaren kausa; kontratuaren kari"
>>
>> baina:
>>
>> 10.- "causa justa"- "bidezko arrazoi; arrazoi zuzen"
>>
>> baina:
>>
>> 11.- "enriquecimiento sin causa" - "kausarik gabeko aberaste; karirik
>> gabeko aberaste"
>>
>> Esango nuke ezen, sarri bezala, hizkera ez-berezituan edo arruntean egin
>> beharrik ez dagoen bereizketa egin beharra dagoela batzuetan zuzenbidean,
>> eta zaila dela zenbait kontzeptu juridiko azaltzea, "kausa" kontzeptua
>> mehazten badugu kontzeptu juridikoen basotik.
>>
>> Hala, esate baterako, nik aditzen dut "abstenitzeko kausa" beharko
>> lukeela; alegia, batek izan lezake arrazoi bat norbait "errekusatzeko"
>> afera publiko batean, baina arrazoi hori legeak jasotzen duenean
>> "abstenitze kausa" edo "errekusatze kausa" bihurtzen dela, objektibatu
>> egiten dela, hartara dagozkion lege-ondorioak izan ditzan. Eta epaitegiek
>> eta auzitegiek "kausa" horiek gertatu diren edo ez egiaztatzen dutela, eta,
>> gertatu badira edo tarteko badira, ontzat jotzen dituztela lege-ondorioak,
>> bakoitzaren arrazoiak arrazoi.
>>
>> Sarri bezala, litekeena da nire sumo hau zor izatea hizkera arruntaren
>> eta zuzenbideko hizkeraren muga batzuetan mehegiari.
>>
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210105/8c233ecc/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago