[itzul] contrapuesto (argibide bibliografikoa)

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
As, Urt 5, 18:59:35, CET 2021


Egun on:

Liburutegian dokumentuak deskribatzeko garaian, badira honako oharrok:

*"Portada y textos contrapuestos"*

*"Texto contrapuesto en euskara y castellano"*

*Elebiz izaten denean, kontrajarriak izateak esan nahi du kontrako
norabidean daudela testuok, hau da, buruz behera bata eta buruz gora bestea
edo. Ez dakit ongi azaltzen dudan fisikoki erakutsi gabe.  Ohiko norabidean
paratzen duzu liburua, irakurtzeko esan nahi da; eta, beste hizkuntzaz
irakurri nahi baduzu, biratu egin behar duzu dokumentua 180 gradutan.*

*Dokumentu horren azalpen fisikoa egiteko, egokia al da "kontrajarria",
hots:*

*"Ataria eta textuak kontrajarrian"*

*"Testu kontrajarria euskaraz eta gaztelaniaz"*


*Mila esker, Bitor*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210105/229e18f0/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago