[itzul] "Eragindako" kalteak???

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urt 8, 12:36:22, CET 2021


"Eragin" aditza erabiltzen denean Euskaltzaindiaren Hiztegian duen 8.
adierarekin (*gertarazi, halako ondorioa ekarri*), batzuetan emaitza
bitxiak lortzen dira.

Adibidez, *obligación de indemnizar los daños causados* espresioan, ez al
litzateke normalagoa "egindako kalteak" esatea, ezen ez "eragindako
kalteak"? Ez al gara ari gehiegizko inertzia baten eraginpean jokatzen,
adibide zehatz horretan?

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210108/7211564b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago