[itzul] FW: Zalantza Itzul zerrendan CONTRAPUESTO

Aramendi Bilbao, Miren Jaione mj-aramendi a bildua ivap.eus
Al, Urt 11, 15:46:32, CET 2021


Kaixo.
Ez dago modu bateraturik CONTRAPUESTO esateko (gaztelaniaz ere ez). Aspaldi, horren inguruko zalantza ebatzi beharra izan zen, Espainiako Kultura Ministerioaren Reglas de Catalogación liburua itzulpenerako. Itzulpenerako sortutako lantaldeko kide izan ziren: Pruden Gartzia (Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka), Itziar Folla (Bilboko Udal Liburutegia), Arantza Urkia (Donostiako Udal Liburutegia), Emiliano Bartolomé (Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia), Roberto Kerexeta (Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzua eta lantaldearen koordinatzailea), Cristina Ruiz (euskarazko adibideak bilatzeko Kultura Sailak kontratatutako liburuzaina), Gerardo Luzuriaga (Arrantza eta Nekazaritza Sailaren Liburutegia) Jaione Landaberea (Eresbil), Cristina Ruiz eta IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala.

Lantalde horrek BEHEKOZ GORA hobetsi zuen, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren proposamenari jarraituz:

Ohar erabilienak
gaz:
Contiene además portada y paginación propia invertida en euskara
eus:
Badu gainera atari eta orrialdekatze propioa behekoz gora euskaraz
fra:
De plus possède une page de titre et une pagination propre inversée en langue basque
gaz:
Texto contrapuesto en euskera y castellano
eus:
Testua behekoz gora euskaraz eta gaztelaniaz

Lan horren emaitza izan zen argitalpen hau: Emiliano Bartolomé Domínguez... et al.; itzulpena, Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IVAP). Katalogazio arauak. <https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9415/IDee1bef36/NT1?ACC=165&DOC=3> Vitoria-Gasteiz 2008. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. ISBN: 978-84-457-2703-4
Hemen eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza//contenidos/informacion/brev5_0807/eu_brev5/brev5.html<https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/brev5_0807/eu_brev5/brev5.html>


Hauxe duzu azterketaren laburpena:

Espainiera:
contrapuesto
pies contra cabeza
invertido
volteado
tête-bêche
Definizioa:
Del francés tête-bêche. Forma de encuadernación en la que el texto de un trabajo comienza "al frente" y el texto de otro "al dorso", estando ambos invertidos el uno con respecto al otro. Un volumen de este tipo suele incluir dos o más trabajos separados o versiones del mismo trabajo o trabajos.
Definizio-iturria:
Terry Belanger ... [et al.]. Glosario ALA de bibliotecología y ciencias de la información. Madrid. Díaz de Santos, 1988. Traducción de la 1ª ed. inglesa de: The ALA glossary of library and information science. ISBN 84-86251-93-1

Euskara:
behekoz gora
Sarrera-iturria: Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia. Katalogatzeko oinarrizko terminologia. Oñati. IVAP, L.G. 2001. ISBN 84-7777-228-2
behekoz gain
Sarrera-iturria: Eusko Jaurlaritzako Katalogo Kolektiboa, HABE Liburutegia
kontrajarri
Sarrera-iturria: Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako katalogoa





Hemendik: bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> <bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com>> Noren izenean: Bittor Abarzuza
Bidaltze-data: 2021(e)ko urtarrila 8, ostirala 15:43
Hona: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Zalantza Itzul zerrendan

Kaixo, arratsalde on:

Orain gutxi bidali nuen zalantzaz jakin nahi nuke ea egokia den foro horretan sartzeko, edo beste bide bat bilatu beharko nukeen.

Zalantza bibliotekonomiaren arlokoa zen.

Mila esker, Bitor Abarzuza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210111/d90fc27a/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago