[itzul] "Zona de sobreexcavación" eta "rocas aborregadas"
Leire
leirearano a bildua outlook.es
Or, Eka 4, 13:14:34, CEST 2021
Eguerdi on!
DBH 1eko ikasleentzako Biologia eta Geologiako ikasmaterial batzuetan ageri zaizkit bi termino horiek, biak ere glaziarren testuinguruan, eta ordain garbirik aurkitu ezinean nabil. Norbaitek laguntzerik bai? Biziki eskertuko nioke.
Zona de sobreexcavación ez dut inon topatu, eta ikasmaterialean bertan ere ez dute azalpenik ematen. Hauxe da testuingurua: ikasleei eskatzen zaie iker dezatela zer erliebe-forma eratzen dituzten glaziarrek; laguntza moduan, hiru galderari erantzutea proposatzen diete, eta hortxe ageri da terminoa. Hauek dira hiru galderak: Nolako itxura dute zirku glaziarrek? Zer ezaugarri bereizgarri dituzte glaziar-haranek? ¿Qué son las zonas de sobreexcavación?
Rocas aborregadas zer diren ez daukat zalantzarik. Euskaraz nola esaten zaien, horixe jakitea edo ziurtatzea falta zait. Elhuyarren aspaldiko Geologia Hiztegi Entziklopegikoan "ardi itxurako arroka" ageri da, baina ez dakit ba... Zuotako norbaitek badaki?
Aldez aurretik mila esker!
leire
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/364043ab/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago