[itzul] "Zona de sobreexcavación" eta "rocas aborregadas"
euskaratu a bildua aek.eus
euskaratu a bildua aek.eus
Or, Eka 4, 13:21:11, CEST 2021
Ez dakit lagunduko dizun, baina tira:
"arroka laiatuak" ageri da Interneteko bi sarreratan, glaziarren
testuinguruan.
Bestea... "gehiegizko indusketa-eremua", edo?
21/6/4 13:14(e)an, Leire igorleak idatzi zuen:
> Eguerdi on!
>
> DBH 1eko ikasleentzako Biologia eta Geologiako ikasmaterial batzuetan
> ageri zaizkit bi termino horiek, biak ere glaziarren testuinguruan,
> eta ordain garbirik aurkitu ezinean nabil. Norbaitek laguntzerik bai?
> Biziki eskertuko nioke.
>
> /Zona de sobreexcavación /ez dut inon topatu, eta ikasmaterialean
> bertan ere ez dute azalpenik ematen. Hauxe da testuingurua: ikasleei
> eskatzen zaie iker dezatela zer erliebe-forma eratzen dituzten
> glaziarrek; laguntza moduan, hiru galderari erantzutea proposatzen
> diete, eta hortxe ageri da terminoa. Hauek dira hiru galderak: Nolako
> itxura dute zirku glaziarrek? Zer ezaugarri bereizgarri dituzte
> glaziar-haranek? ¿Qué son las zonas de sobreexcavación?
>
> /Rocas aborregadas/ zer diren ez daukat zalantzarik. Euskaraz nola
> esaten zaien, horixe jakitea edo ziurtatzea falta zait. Elhuyarren
> aspaldiko Geologia Hiztegi Entziklopegikoan "ardi itxurako arroka"
> ageri da, baina ez dakit ba... Zuotako norbaitek badaki?
>
> Aldez aurretik mila esker!
>
> leire
>
--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/d1cf6d44/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskaratu sinadura.png
Mota: image/png
Tamaina: 50504 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/d1cf6d44/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago