[itzul] repulpable

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 18, 08:00:00, CEST 2021


Ideia batzuk:

1.- Garrantzitsuena da euskaraz ere hitz bakarrean ematea. Bestela, betiko
joera etxekaltearekin gabiltza: beste hizkuntzetan hitz bakarraren
erosotasunaz adierazten dena, esaldi baten astuntasunaz adierazi behar
izatea euskaraz: euskaldun guztiontzat (eta ez bakarrik marketinlarientzat)
neke gehigarria. Erdaldunak aise, eta euskaldunak alferrik nekarazi.
Jokaera zeharo etxekaltea, nire ustez. Bestetik, sasiirtenbide perifrastiko
horiek euskarazko terminologiaren lanketari zer ekarpen egiten diote?
Hutsaren hurrengoa. Eta, bestetik ere, ez dut ikusten zergatik
gaztelaniadun batentzat “repulpable” bezalako hitz bat irensgarriagoa izan
beharko litzatekeen euskarazko dena delako ordain hitzbakarra euskaldun
batentzat baino.

2.- Ez dut ulertzen zergatik “ore”+ TU baturak “orAtu” eman beharko lukeen,
“orEtu” eman beharrean. “Oratu” aditzarekiko homofonia saihestea ez baldin
bada, bere horrexetan, pisuzko argudioa, gogora dezagun ezen,
Euskaltzaindiaren beraren hiztegiaren arabera, “izapide” + TU baturak
“izapidETu” ematen duela, ez “izapidAtu”. Berdin gertatzen da, beste
adibide bat jartzearren, “gordailu” + TUrekin: “gordailUtu” jasotzen du
Euskaltzaindiaren Hiztegiak, ez “gordailAtu”.

3.- -GARRI atzizkiaz: “konpostagarri” eta “birziklagarri”ri pasatzen utzi
ondoren, agian berandu samar da “berroregarri” edo “birpulpagarri”ko -GARRI
atzizkiari atea ixteko, ez? Dena den, pentsatzen nuen -GARRIren inguruko
eztabaida hori gainditua zegoela. Bilaketa azkar batean, “konprenigarri”
eta “kontagarri” aurkitu ditut Euskaltzaindiaren Hiztegian. Bi adibide xume
aipatzearren.

Xabier Aristegieta


El El jue, 17 jun 2021 a las 19:36, BERBA iratxe ormatza imatz <
iraberba a bildua gmail.com> escribió:

> Eskerrik asko, azalpenagatik, Alfonso.
>
> Kontua da edalontzi baten kanpoaldeaan idatzi nahi dituztela, euskaraz eta
> gaztelaniaz, 3 berbak. Esaldi batek buruko min handia eragingo lieke
> marketinekoei... Berba bat behar dute...
>
> Iratxe oi
>
>
> Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi
> zuen (2021 eka. 17, Osg 6:10 PM):
>
>> Beharbada, <*material hori konpostagarria eta birziklagarria da, eta
>> berriro paper-ore bihur daiteke*> esanda konpon liteke, nahiz eta ez
>> izan konponbide terminologikoa.
>>
>> Arazo nagusia, nire ustez, hau da: "orea"/"paper-orea" erabiltzen da
>> papergintzan, eta "paper-pulpa" ez da erabiltzen (*pulpa*, *Euskaltzaindiaren
>> Hiztegi*aren arabera, hau da: iz. Erremolatxa-azal lehorra, ganaduaren
>> bazkatarako erabiltzen dena)
>> Baina *ore egin* edo *oratu *aditzetatik abiatuta zaila da adjektibo
>> "irensgarri" bat lortzea (*oragarri *aktiboa da, "oratzen duena", beste *oratu
>> *homografotik aterea; eta homografia alde batera utzita ere, ez dut uste *berroragarria
>> *"irensgarria" litzatekeenik).
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>
>>
>> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 eka. 17, og. (16:45)):
>>
>>>
>>>
>>> Ingelesez ere "repulpable" esaten dela ikusita (eta "repulping",
>>> "repulpability"...), euskaraz "birpulpagarri" esango nuke.
>>>
>>>
>>>
>>> Elhuyarrek "pulpa" badakar.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *From:* iratxe ormatza imatz [mailto:iraberba a bildua gmail.com]
>>> *Sent:* jueves, 17 de junio de 2021 16:35
>>> *To:* ItzuL
>>> *Subject:* [itzul] repulpable
>>>
>>>
>>>
>>> Arratsalde on:
>>>
>>>
>>>
>>> Horren baliokidea behar dut euskaraz. Material bati egiten dio
>>> erreferenzia, eta material hori konpostagarria, biziklagarria eta
>>> “repulpable”-a da.
>>>
>>>
>>>
>>> Hau da “repulpado” Ingeniarien erret-akademiaren arabera: En los
>>> materiales compuestos, especialmente tipo brick, éstos se mezclan en un
>>> tambor con agua y se agita la mezcla entre 15 y 45 minutos, hasta las
>>> fibras de papel se separan del polietileno y del aluminio, que son
>>> retenidos después en una zona de criba. Tras ser secadas, las fibras de
>>> papel se utilizan para fabricar nuevos productos de papel reciclado, como
>>> cartón, bolsas, sacos de papel y hueveras.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Ez dut ezer aurkitu, Euskalbarreko baliabideeetan.
>>>
>>>
>>>
>>> Ba al dago inor lanean  edo erantzuteko moduan arratsalde euritsu
>>> honetan? Bezeroak gaur arrastian behar du erantzuna...
>>>
>>>
>>>
>>> Eskerrik asko, aldez aurretik,
>>>
>>> iratxe oi.
>>>
>>>
>>>
>>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210618/fb63e640/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago