[itzul] repulpable

BERBA iratxe ormatza imatz iraberba a bildua gmail.com
Or, Eka 18, 10:37:58, CEST 2021


Egun on:

Eskerrik asko, Jose, lana hartu eta beste definizio bat eskaintzegatik.

Termino berriek-eta iritzi truke interesgarria sortzen dude, eta oraingoan
ere bai. Ikasteko bide ederra. Beraz, eskerrik asko, Xabier, zure
ikuspuntua zehatz eta argigarri eman diguzulako. Agian, "repulpable"
erabili beharko genuke? Nik neuk ez dakit.


Euskaltermen ere galdetu dut, eta birpulpagarria eman didate; Asier
Larrinagak ere hori eskaini zuen. Horixe erabiliko dut.

Egun ederra izan,
iratxe oi

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 eka. 18, or. (08:01)):

>
> Ideia batzuk:
>
> 1.- Garrantzitsuena da euskaraz ere hitz bakarrean ematea. Bestela, betiko
> joera etxekaltearekin gabiltza: beste hizkuntzetan hitz bakarraren
> erosotasunaz adierazten dena, esaldi baten astuntasunaz adierazi behar
> izatea euskaraz: euskaldun guztiontzat (eta ez bakarrik marketinlarientzat)
> neke gehigarria. Erdaldunak aise, eta euskaldunak alferrik nekarazi.
> Jokaera zeharo etxekaltea, nire ustez. Bestetik, sasiirtenbide perifrastiko
> horiek euskarazko terminologiaren lanketari zer ekarpen egiten diote?
> Hutsaren hurrengoa. Eta, bestetik ere, ez dut ikusten zergatik
> gaztelaniadun batentzat “repulpable” bezalako hitz bat irensgarriagoa izan
> beharko litzatekeen euskarazko dena delako ordain hitzbakarra euskaldun
> batentzat baino.
>
> 2.- Ez dut ulertzen zergatik “ore”+ TU baturak “orAtu” eman beharko
> lukeen, “orEtu” eman beharrean. “Oratu” aditzarekiko homofonia saihestea ez
> baldin bada, bere horrexetan, pisuzko argudioa, gogora dezagun ezen,
> Euskaltzaindiaren beraren hiztegiaren arabera, “izapide” + TU baturak
> “izapidETu” ematen duela, ez “izapidAtu”. Berdin gertatzen da, beste
> adibide bat jartzearren, “gordailu” + TUrekin: “gordailUtu” jasotzen du
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak, ez “gordailAtu”.
>
> 3.- -GARRI atzizkiaz: “konpostagarri” eta “birziklagarri”ri pasatzen utzi
> ondoren, agian berandu samar da “berroregarri” edo “birpulpagarri”ko -GARRI
> atzizkiari atea ixteko, ez? Dena den, pentsatzen nuen -GARRIren inguruko
> eztabaida hori gainditua zegoela. Bilaketa azkar batean, “konprenigarri”
> eta “kontagarri” aurkitu ditut Euskaltzaindiaren Hiztegian. Bi adibide xume
> aipatzearren.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> El El jue, 17 jun 2021 a las 19:36, BERBA iratxe ormatza imatz <
> iraberba a bildua gmail.com> escribió:
>
>> Eskerrik asko, azalpenagatik, Alfonso.
>>
>> Kontua da edalontzi baten kanpoaldeaan idatzi nahi dituztela, euskaraz
>> eta gaztelaniaz, 3 berbak. Esaldi batek buruko min handia eragingo lieke
>> marketinekoei... Berba bat behar dute...
>>
>> Iratxe oi
>>
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi
>> zuen (2021 eka. 17, Osg 6:10 PM):
>>
>>> Beharbada, <*material hori konpostagarria eta birziklagarria da, eta
>>> berriro paper-ore bihur daiteke*> esanda konpon liteke, nahiz eta ez
>>> izan konponbide terminologikoa.
>>>
>>> Arazo nagusia, nire ustez, hau da: "orea"/"paper-orea" erabiltzen da
>>> papergintzan, eta "paper-pulpa" ez da erabiltzen (*pulpa*, *Euskaltzaindiaren
>>> Hiztegi*aren arabera, hau da: iz. Erremolatxa-azal lehorra, ganaduaren
>>> bazkatarako erabiltzen dena)
>>> Baina *ore egin* edo *oratu *aditzetatik abiatuta zaila da adjektibo
>>> "irensgarri" bat lortzea (*oragarri *aktiboa da, "oratzen duena", beste *oratu
>>> *homografotik aterea; eta homografia alde batera utzita ere, ez dut
>>> uste *berroragarria *"irensgarria" litzatekeenik).
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>
>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>
>>>
>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>
>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>
>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
>>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 eka. 17, og. (16:45)):
>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ingelesez ere "repulpable" esaten dela ikusita (eta "repulping",
>>>> "repulpability"...), euskaraz "birpulpagarri" esango nuke.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Elhuyarrek "pulpa" badakar.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *From:* iratxe ormatza imatz [mailto:iraberba a bildua gmail.com]
>>>> *Sent:* jueves, 17 de junio de 2021 16:35
>>>> *To:* ItzuL
>>>> *Subject:* [itzul] repulpable
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Arratsalde on:
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Horren baliokidea behar dut euskaraz. Material bati egiten dio
>>>> erreferenzia, eta material hori konpostagarria, biziklagarria eta
>>>> “repulpable”-a da.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hau da “repulpado” Ingeniarien erret-akademiaren arabera: En los
>>>> materiales compuestos, especialmente tipo brick, éstos se mezclan en un
>>>> tambor con agua y se agita la mezcla entre 15 y 45 minutos, hasta las
>>>> fibras de papel se separan del polietileno y del aluminio, que son
>>>> retenidos después en una zona de criba. Tras ser secadas, las fibras de
>>>> papel se utilizan para fabricar nuevos productos de papel reciclado, como
>>>> cartón, bolsas, sacos de papel y hueveras.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ez dut ezer aurkitu, Euskalbarreko baliabideeetan.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ba al dago inor lanean  edo erantzuteko moduan arratsalde euritsu
>>>> honetan? Bezeroak gaur arrastian behar du erantzuna...
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Eskerrik asko, aldez aurretik,
>>>>
>>>> iratxe oi.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210618/0e5aba0e/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago