[itzul] repulpable

BERBA iratxe ormatza imatz iraberba a bildua gmail.com
Or, Eka 18, 12:39:27, CEST 2021


Kaixo:

Laster lana, alfer lana. Egia esan duzu, Alfontso: ez nuen eman behar beste
argibiderik. Sentitzen dut.

Iratxe oi.




Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2021 eka. 18, Otr 10:17 AM):

> Nik ere nahiago dut hitz bakarrean ematea, jakina. " Garrantzitsuena da
> euskaraz ere hitz bakarrean ematea" baieztapenak testuingurua behar du,
> "garrantzitsuena da euskaraz ulertzea" baieztapenak ere testuingurua behar
> lukeen bezalaxe. Testuinguru handirik gabe plazaratu zuen gaia galdegileak
> (ez genekien dibulgazio-testu bat zen, testu tekniko bat zen, iragarki
> baterako lema bat zen edo testu zabalago baten barneko perpaus huts bat
> zen). Horregatik aipatu nuen bide ez-terminologikoa, aukera gisa, eta
> bestelako burutapenak. Geroagoko beste mezu batean etorri ziren
> testuinguruari buruzko zehaztapenak, eta garbi ikusten zen, galdegileak
> berak adierazi bezala, definizio-itxurako parafrasia ez zela, hor, egokia.
>
> <ore" + TU> baturak "oretu" edo "oratu" eman behar lukeen eztabaida
> teorikoa da. Kontua da *oratu *eman duela Euskaltzaindiak, hala erabaki
> du behintzat bere hiztegian, tradizio nagusiari erreparatuta (*Orotariko
> Euskal Hiztegi*an *oratu, oratzaile, oramahai, oraska* sarrerak daude), *albistatu,
> berdatu, goldatu, merkatu, xedatu*... dauden bezala. Gaur lehen aldiz
> eman beharko bagenu nola emango genuke, *oretu *egingo genuke? Ez dakit,
> beharbada, baina hipotesien arloko eztabaida litzateke.
>
> Nik ez diot arazorik ikusten *-garri* atzizkiari; eragozpena ez daukat
> hor, homografian (eta eufonian) baizik.
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 eka. 18, or. (08:02)):
>
>>
>> Ideia batzuk:
>>
>> 1.- Garrantzitsuena da euskaraz ere hitz bakarrean ematea. Bestela,
>> betiko joera etxekaltearekin gabiltza: beste hizkuntzetan hitz bakarraren
>> erosotasunaz adierazten dena, esaldi baten astuntasunaz adierazi behar
>> izatea euskaraz: euskaldun guztiontzat (eta ez bakarrik marketinlarientzat)
>> neke gehigarria. Erdaldunak aise, eta euskaldunak alferrik nekarazi.
>> Jokaera zeharo etxekaltea, nire ustez. Bestetik, sasiirtenbide perifrastiko
>> horiek euskarazko terminologiaren lanketari zer ekarpen egiten diote?
>> Hutsaren hurrengoa. Eta, bestetik ere, ez dut ikusten zergatik
>> gaztelaniadun batentzat “repulpable” bezalako hitz bat irensgarriagoa izan
>> beharko litzatekeen euskarazko dena delako ordain hitzbakarra euskaldun
>> batentzat baino.
>>
>> 2.- Ez dut ulertzen zergatik “ore”+ TU baturak “orAtu” eman beharko
>> lukeen, “orEtu” eman beharrean. “Oratu” aditzarekiko homofonia saihestea ez
>> baldin bada, bere horrexetan, pisuzko argudioa, gogora dezagun ezen,
>> Euskaltzaindiaren beraren hiztegiaren arabera, “izapide” + TU baturak
>> “izapidETu” ematen duela, ez “izapidAtu”. Berdin gertatzen da, beste
>> adibide bat jartzearren, “gordailu” + TUrekin: “gordailUtu” jasotzen du
>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak, ez “gordailAtu”.
>>
>> 3.- -GARRI atzizkiaz: “konpostagarri” eta “birziklagarri”ri pasatzen utzi
>> ondoren, agian berandu samar da “berroregarri” edo “birpulpagarri”ko -GARRI
>> atzizkiari atea ixteko, ez? Dena den, pentsatzen nuen -GARRIren inguruko
>> eztabaida hori gainditua zegoela. Bilaketa azkar batean, “konprenigarri”
>> eta “kontagarri” aurkitu ditut Euskaltzaindiaren Hiztegian. Bi adibide xume
>> aipatzearren.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>> El El jue, 17 jun 2021 a las 19:36, BERBA iratxe ormatza imatz <
>> iraberba a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>> Eskerrik asko, azalpenagatik, Alfonso.
>>>
>>> Kontua da edalontzi baten kanpoaldeaan idatzi nahi dituztela, euskaraz
>>> eta gaztelaniaz, 3 berbak. Esaldi batek buruko min handia eragingo lieke
>>> marketinekoei... Berba bat behar dute...
>>>
>>> Iratxe oi
>>>
>>>
>>> Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2021 eka. 17, Osg 6:10 PM):
>>>
>>>> Beharbada, <*material hori konpostagarria eta birziklagarria da, eta
>>>> berriro paper-ore bihur daiteke*> esanda konpon liteke, nahiz eta ez
>>>> izan konponbide terminologikoa.
>>>>
>>>> Arazo nagusia, nire ustez, hau da: "orea"/"paper-orea" erabiltzen da
>>>> papergintzan, eta "paper-pulpa" ez da erabiltzen (*pulpa*, *Euskaltzaindiaren
>>>> Hiztegi*aren arabera, hau da: iz. Erremolatxa-azal lehorra, ganaduaren
>>>> bazkatarako erabiltzen dena)
>>>> Baina *ore egin* edo *oratu *aditzetatik abiatuta zaila da adjektibo
>>>> "irensgarri" bat lortzea (*oragarri *aktiboa da, "oratzen duena",
>>>> beste *oratu *homografotik aterea; eta homografia alde batera utzita
>>>> ere, ez dut uste *berroragarria *"irensgarria" litzatekeenik).
>>>>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>
>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>
>>>>
>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>
>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>
>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>
>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
>>>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 eka. 17, og. (16:45)):
>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ingelesez ere "repulpable" esaten dela ikusita (eta "repulping",
>>>>> "repulpability"...), euskaraz "birpulpagarri" esango nuke.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Elhuyarrek "pulpa" badakar.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *From:* iratxe ormatza imatz [mailto:iraberba a bildua gmail.com]
>>>>> *Sent:* jueves, 17 de junio de 2021 16:35
>>>>> *To:* ItzuL
>>>>> *Subject:* [itzul] repulpable
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Arratsalde on:
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Horren baliokidea behar dut euskaraz. Material bati egiten dio
>>>>> erreferenzia, eta material hori konpostagarria, biziklagarria eta
>>>>> “repulpable”-a da.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Hau da “repulpado” Ingeniarien erret-akademiaren arabera: En los
>>>>> materiales compuestos, especialmente tipo brick, éstos se mezclan en un
>>>>> tambor con agua y se agita la mezcla entre 15 y 45 minutos, hasta las
>>>>> fibras de papel se separan del polietileno y del aluminio, que son
>>>>> retenidos después en una zona de criba. Tras ser secadas, las fibras de
>>>>> papel se utilizan para fabricar nuevos productos de papel reciclado, como
>>>>> cartón, bolsas, sacos de papel y hueveras.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ez dut ezer aurkitu, Euskalbarreko baliabideeetan.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ba al dago inor lanean  edo erantzuteko moduan arratsalde euritsu
>>>>> honetan? Bezeroak gaur arrastian behar du erantzuna...
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Eskerrik asko, aldez aurretik,
>>>>>
>>>>> iratxe oi.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210618/994928e7/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago