[itzul] Dolor imposibilitante
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Eka 21, 10:29:24, CEST 2021
Kaixo, egun on:
"Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle"
kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten
zait.
https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
Zer irizten diezue honako aukera hauei:
*min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
"Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea ibili
edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta (kontu
fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten edo bihurtzen
duelako oinaze horrek
Bitor Abarzuza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210621/65169f4c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago