[itzul] Dolor imposibilitante

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Eka 21, 14:39:02, CEST 2021


"Min ezintzaile" ez nuke erabiliko, ez delako oso argi gelditzen
substantibo+adjektibo elkarketa bat den, ala bi substantiboren
hitz-elkartea.
"Ezinarazle" zalantzagarria iruditzen zait, oinarrizko kontzeptua,
"ezinarazi" baino gehiago, "ezindu" delakoan.
"Min ezingarri" gehiago gustatzen zait, nahiz eta, hor ere, "ezingarri"
substantibo gisa hartzearen arriskua dagoen, eta beraz "min-ezingarri" gisa
ulertzekoa; hots, esan nahi denaren alderantzia, "mina ezintzen duen
zerbait".
Beste aukera bat litzateke, "jarleku"ren egiturari jarraiturik, "ezinmin",
"eragozmin", "galarazmin". Horien problema da "jakin-min"en bidetik uler
litezkeela, "min=gogo bizi"tzat hartuz.
Beste aukera bat da "min" hitzaren ordez "oinaze" erabiltzea.
"Eragoztoinaze?" "galarazoinaze"?

Bururatzen zaidan aukerarik egokienak beste hari-mutur bati heltzen dio. Ez
du gaztelaniazko "dolor imposibilitante"ren esanahi berbera adierazten,
baina bai, nire ustez, parekagarria: "ezinbizizko mina /ezinbizizko
oinazea" (gogoan izan "ezinbizi" substantiboa jasota datorrela
Euskaltzaindiaren Hiztegian). Eta, gainera, "ezinbizizko" hori oso
espresiboa iruditzen zait.

Ea balio dizun.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
eka. 21, al. (10:29)):

> Kaixo, egun on:
>
> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle"
> kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten
> zait.
>
>
> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>
> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>
> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>
> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>
> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea ibili
> edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta (kontu
> fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten edo bihurtzen
> duelako oinaze horrek
>
> Bitor Abarzuza
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210621/bdb4abfb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago