[itzul] Dolor imposibilitante
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Al, Eka 21, 15:59:26, CEST 2021
Bada, "eragozle", Orotarikoan begiratuta, badator adibide oso egoki bat:
Orotarikoa:
1. *eragozla*.
Obstáculo, impedimento. v. eragozpen.
*Ainbeste ezinen eta eragozlaren kontra sendotuten da Teresa*. fB Ic II
295. *Arri miñ edo txixaren eragozle gaitz zarrentzako. **I*zt C 103.....
Erlatiboa onartzekotan, "*-tzeko ezina dakarren min", *edo *orokorra bada
"ezina dakarren min" ....."edo -tzea eragozten duen" *edo "e*ragotzi
egiten duen*"....beste arlo batzuetan egitura perifrastikoak onartzen diren
moduan: "harropak garbitzeko makina" edo "kafea ehotzekoa".
Nik neuk ez diot eragozpenik ikusten erlatiboari.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 eka. 21, al. (14:39)):
> "Min ezintzaile" ez nuke erabiliko, ez delako oso argi gelditzen
> substantibo+adjektibo elkarketa bat den, ala bi substantiboren
> hitz-elkartea.
> "Ezinarazle" zalantzagarria iruditzen zait, oinarrizko kontzeptua,
> "ezinarazi" baino gehiago, "ezindu" delakoan.
> "Min ezingarri" gehiago gustatzen zait, nahiz eta, hor ere, "ezingarri"
> substantibo gisa hartzearen arriskua dagoen, eta beraz "min-ezingarri" gisa
> ulertzekoa; hots, esan nahi denaren alderantzia, "mina ezintzen duen
> zerbait".
> Beste aukera bat litzateke, "jarleku"ren egiturari jarraiturik, "ezinmin",
> "eragozmin", "galarazmin". Horien problema da "jakin-min"en bidetik uler
> litezkeela, "min=gogo bizi"tzat hartuz.
> Beste aukera bat da "min" hitzaren ordez "oinaze" erabiltzea.
> "Eragoztoinaze?" "galarazoinaze"?
>
> Bururatzen zaidan aukerarik egokienak beste hari-mutur bati heltzen dio.
> Ez du gaztelaniazko "dolor imposibilitante"ren esanahi berbera adierazten,
> baina bai, nire ustez, parekagarria: "ezinbizizko mina /ezinbizizko
> oinazea" (gogoan izan "ezinbizi" substantiboa jasota datorrela
> Euskaltzaindiaren Hiztegian). Eta, gainera, "ezinbizizko" hori oso
> espresiboa iruditzen zait.
>
> Ea balio dizun.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> eka. 21, al. (10:29)):
>
>> Kaixo, egun on:
>>
>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle"
>> kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten
>> zait.
>>
>>
>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>
>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>
>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>
>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>
>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea ibili
>> edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta (kontu
>> fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten edo bihurtzen
>> duelako oinaze horrek
>>
>> Bitor Abarzuza
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210621/a12a310a/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago