[itzul] Dolor imposibilitante

Pello Goikoetxea Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus
Ost, Eka 23, 10:44:42, CEST 2021


ezintzeko (enbaditzeko) moduko mina
ezintzeko mina
ezintze mina (?)


Pello Goikoetxea
Itzultzailea – interpretea

943483472
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus



Nork:   "itzul-bounces+pello_goikoetxea=donostia.eus a bildua postaria.com" 
<itzul-bounces+pello_goikoetxea=donostia.eus a bildua postaria.com>
Nori:   "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Data:   23/06/2021 10:36
Gaia:   Re: [itzul] Dolor imposibilitante


Mila esker bioi hain sakona izan den informazioarengatik. Betiere, 
euskaraz ikasten da ikaragarri foro honetan eta pribilegiatua sentitzen 
naiz bertan parte hartzen.

Intonazioari eta prosodiari dagokionez, nire ahoskera gutxienez nahiko 
nahasia eta hirikoa da, ama zendu zenetik batez ere (ultzameraz mintzatzen 
baitzen). Hala guztiz, jakina, zuzentasuna behar da eta aunitzez goxoagoa 
eta ulergarriagoa da euskara zaharra, nire uste apalean, nire euskara 
berria baino.

Edozein delarik ere, egia da gure "hiztegitxoa" osatzeko (osasun arloko 
langileok, zeladoreok eta erizain laguntzaileok badugu jakintza aditu bat 
beste arloetan ez dutena, ez pentsa...) aski dela oinarrizko 
informazioarekin, nik uste. Dena den, momentuz ondoko erabakia hartu dut 
eta gero gerokoak, ze, hiztegia orraztu eta findu behar da, eta, 
horretarako batzorde tekniko bat osatu, homologatzeko lana bere gain hartu 
behar duena. Hiztegi praktiko bat bada ere, irizpide teknikoetan oinarritu 
behar da lexikografia eta hiztegigintzari dagokionez, gehi zuzentasuna, 
egokitasuna eta abar, eta abar; zalantzarik gabe. Horretan nago, momentuz 
kontaktuak egiten: UZEI, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Nafarroako 
Gobernuaren Itzultzaileen Atala, NUP/UPNA, EHU/UPV, Elhuyar... beno, 
Elhuyarreko lagunekin ez naiz harremanetan jarri, oraindik. Norekin solas 
egin beharko nuke?, Alfontso.

Zuetako norbait animatzen da batzorde horretan aritzeko? Badakit zuek, 
Alfontso eta Xabier, bi krak zaretela kontu hauetan, (ez da koipekeria, 
egia baizik); zorrotzak eta finak, behar den moduan euskara zainduko 
badugu. Eta bada horrelako lagun gehiago foro honetan, jakina.

Edozein irizpide ongi etorria izanen da, jakina, pribilegio hutsa!


Luze "katramilatu" gabe, hona hemen behin behineko erabakia:

min, oinaze

 

haur-min/haur min edo erdiminak; ahoko mina; erdiminez / erdiminetan egon; 
eztarriko mina; haginetako mina; buruko mina; bizkarreko mina

 

bihozmin, dolu, dolumen, nahigabe, saminaldi, samintasun, tormentu

 

min sor

minantz, mintzurri

min gogaikarri




ezintasuna dakarren min, ezintasun eragile, min ezintzaile edota 
desgaitzaile





ezinbiziko min

 

mingarri, samin, samingarri, oinazetsu, oinazegarri

 

Gorputz zauri minek jana. Min sentipenen hartzaileak.

 

min egin/eman; oinazea(k) egin/eman; 

 

minberatu (minberaturik egon)

 

 

Begiak minbera zituela. Besoak minberatuak zituen.

 

mingarriki


dolor 

 

dolor de parto; dolor bucal; estar en dolores de parto; dolor de garganta; 
dolor de muelas; dolor de cabeza; dolor de espalda

 

dolor psíquico, duelo, tormento

 

 

dolor sordo

dolorcillo

dolor molesto




dolor imposibilitante

 




dolor insoportable

 

doloroso

 

Cuerpo lacerado por dolorosas heridas. Los receptores de las sensaciones 
dolorosas.

 

causar dolor

 

hacerse delicado/da, sensibilizar(se), enconar(se) una herida, 
lastimar(se), herir(se) (estar dolorido) 

 

Con los ojos doloridos. Tenía los brazos doloridos. 

 

dolorosamente



Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak 
(2021 eka. 22, ar. (18:42)):
Bai, egia da. Zer dagoen eta zer ez dagoen datu objektibo bat da, eta nork 
bere kasa eginiko bilaketek nahiz zuk eman duzun informazio guztiz 
pertinentea bezalakoek erakusten digute hori.
Ni bai, ordea, banindoan hortik harago, baina jada azaldu dut zein 
ildotatik.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) 
erabiltzaileak (2021 eka. 22, ar. (17:01)):

Intonazioarena aurreko mezu bateko baieztapen bati egindako zehaztapen bat 
da, eta ez dagokio gaiaren mamiari.

Nik min ezintzailea sintagmari ez diot arazorik ikusten ulertua izateko, 
min gogaikarri sintagmari ikusten ez diodan bezalaxe. Eta testuinguru 
horretan ezintzaile erabili dela adierazi nuen galdegileak ezintzaile 
aipatu zuelako, beste aukera batzuen artean.

Eta ezintzaile bezala erabili da ezgaitzaile ere (eta, beharbada, 
gehixeago erabili da gaixotasunen eta minen testuinguruan).

ezgaitu eta ezindu aditzek ez dute arazorik; horregatik, aukeran, jada 
erabili diren formak nahiago ditut, eta irizpide gisa egokia iruditzen 
zait, hiztegitxo bat egin nahi bada, dagoenari eta dabilenari 
erreparatzea. Hortik aurrerakorik ez dago, nire aldetik.

Agur.


Alfontso Mujika Etxeberria

Hizkuntza eta Teknologia



Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus



PRIBATUTASUN-POLITIKA



Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak 
(2021 eka. 22, ar. (13:58)):
Bai, baina intonazio-alde hori ez da kasu guztietan batera erraz 
hautemateko modukoa.

Adibidez:
emakume-hiltzaile bati baimena eman diote / emakume hiltzaile bati baimena 
eman diote.
udaleko automobil-garbitzaile bat ikusi dute han / udaleko automobil 
garbitzaile bat ikusi dute han

Tankera horretako xehetasun/xehekeria baten baitan utzi behar dugu 
bereizketa semantiko muntadun hori, beste aukera batzuk egonda?

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) 
erabiltzaileak (2021 eka. 22, ar. (13:28)):
Ahozkoan, "min ezintzailea" eta "min-kentzailea" sintagmek intonazio 
desberdina dute (arrazoi hori aipatzen du, besteak beste, Ortotipografia 
liburuak halako kasuetan marratxoaren alde egiteko: Doinuera zuzena 
zurkaizten laguntzea, egunetik egunera zarpailduagoa ageri baita 
ikasle-irakasleen ezpainetan).

Marratxoa idaztea ahoskera nolabait idatzizkoan islatzeko modu bat da. 
Alegia, ahozkoa da lehenengo, eta, intonazioa adierazteko, marratxoa 
jartzen da, idatzizkoan intonaziorik ez dagoenez anbiguotasuna gerta 
baitaiteke.
Egile-elkarte sintetiko batez osatutako izen-sintagma bat eta <izena + 
izenondoa> erako izen-sintagma bat desberdin ahoskatzen dira, intonazio 
desberdina dute.
<txori-izugarria> eta <txori izugarria> 
<haur-hiltzailea> eta <haur hiltzailea>
<sorgin-ehiztaria> eta <sorgin ehiztaria>

Andres Alberdiren Ahoskera liburuak, adibidez, honela dio:
--------------------------------------------------------------------------------------------------

Elkarketaren ondorioz sortutako hitza hitz bakartzat jo behar da 
sintaxiaren eta prosodiaren aldetik. Azentu-unitate bakarra osatzen du, 
luzera gorabehera. Azentu-unitate modura ahoskatu behar dira honako hauek 
guztiak, eta ez bi hitz beregain balira bezala: 

(...)

<bide(-)urratzaile> [bi.de.u.rra.tzai.l(l)e] / [*bideurratzaile, 
*bide.urratzaile]
(...)
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Intonazio-desberdintasun hori ez da euskal hitz-elkarketaren berezitasun 
bat. Antzera gertatzen da ingelesez, adibidez: "a black bird" eta "a 
blackbird" ez dira berdin ahoskatzen (Miren Azkaratek aspaldi-aspaldi 
hitz-elkarketari buruz emandako ikastaro batean hitz-elkarte baten 
ahoskera eta bi hitz beregainena desberdinak direla adierazteko emandako 
adibide bat da, gogoan iltzatua gelditu zitzaidana).


Alfontso Mujika Etxeberria

Hizkuntza eta Teknologia



Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus



PRIBATUTASUN-POLITIKA



Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak 
(2021 eka. 22, ar. (08:01)):

“Ezintzaile”ren esanahia “imposibilitante” dela, zalantzarik ez.

“Problematxoa” “min ezintzaile” batura egitean sortzen da.

Ezen, euskarazko ikuspuntu (“entzunpuntu”?) batetik, alegia, gaztelaniazko 
espresioaren jakitun zertan izan ez duen norbaitenetik, Itzul-en bertan 
hainbestetan arrazoiz erreibindikatu izan den bezala, “min ezintzaile” ez 
da, nire ustez, oso ulergarria. Euskal senaren arabera ez da berehalakoan 
ulertzen, gaztelaniazkoa jakin gabe, “min ezintzaile” bi hauetatik zein 
den:

a) Min mota bat, ezindu egiten duena.
b) Ezintzaile bat, minaren kontrakoa. Hotz, analgesiko bat. Hots, 
ingelesezko “painkiller” hitzaren guztiz paraleloa den egitura bat.

Pentsa zeinen irristakorra den “min ezintzaile” horren aldeko erabakia, 
ezen, Euskaltermen bertan, “min-kentzaile” agertzen baitzaigu, 
“analgésico” esanahiarekin. Horrela, ba, “min ezintzaile”n “min” dugu 
esanahiaren muina (eta “ezintzaile”k min horren ezaugarri bat jakinarazten 
du, izenondo modura), baina “min-kentzaile”n, ordea, “kentzaile” 
substantiboa dugu muin, eta beste substantiboa, “min”, “kentzaile”ren 
nolakotasun bat adierazteko zeregin lagungarri hutsera agertzen da 
mugatua.

Egia: “min-kentzaile” marratxoz idatzita egoteak hitz-elkarte bat dela 
erakusten digu, ez izena+izenondo egitura bat. Ahozko komunikazioan, 
baina, ez dago marratxorik. Ahozko komunikazioan ezertxok ere ez dizu 
adierazten “min ezintzaile” eta “min-kentzaile” ez direla berdin 
deskodetuak izatekoak. Hori da problema, nire ustez. Horregatik Googleko 
bilaketak ez du “min ezintzaile” espresioa behin ere aurkitzen? Ez dakit.

Xabier Aristegieta


El El lun, 21 jun 2021 a las 21:35, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> 
escribió:
Mila esker, Xabier

Beraz, min ezintzaile

Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut, galdetu 
baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri esker 
egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain laguntzaileendako 
hiztegia): http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm

Mila esker, Bitor

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak 
(2021 eka. 21, al. (15:44)):
Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide 
bakarra ez agertzea, ordea.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) 
erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan medikuntzaren 
alorrean erabiliak:



DISPONGO: - Euskadi.eus

http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos

... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio 
iraunkorrak edo ezintzaileak eragin zituzten gertakarien gaineko datuak 
edo txostenak lortu ...

Erizaintza hiztegia

 http://www.ehu.eus › Medi_adibide

Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan 
(haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira 
ezintzaileak, ...

Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria

https://aldizkaria.elhuyar.eus › erreportajeak › gaixotas...

2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota askotarikoak), 
baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta ezintzaileak 
izaten dira.

Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea ...

https://alea.eus › gasteiz › 1455801027690-gasteizko-g...

2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome ezintzaileak 
dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak. 
Gehienek ezin dute hitz ...

Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...

https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...

2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako gaitz 
gehienak ezintzaileak edota hiltzaileak dira hein handi batean". 
Adavanekoek euren buruari ...

Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...

2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi 
da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko ezintzailea duten 
pertsonei begira ere, ...

EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus

https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...

baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola 
heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania 
ezintzaileak edo tankera.

Gaitasunak ardatz

https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050

2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome ezintzaileak dituzte, arazo 
kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak. Gehienek ezin 
dute hitz egin, eta. 

Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia

https://www.deia.eus › Opinión

6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi da; baita 
adin handikoei edo gaixotasun kroniko ezintzailea duten pertsonei begira 
ere, ...

http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos

Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten gertakarien 
ondorioz izandako lesio iraunkor edo ezintzaileei buruzkoak. - Behar 
izanez gero ...

BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus

http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09

Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor edo 
ezintzaileei buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala badagokio, 
organo ...


Alfontso Mujika Etxeberria

Hizkuntza eta Teknologia



Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus



PRIBATUTASUN-POLITIKA



Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 
eka. 21, al. (10:31)):
Kaixo, egun on:

"Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle" 
kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten 
zait. 

https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm 


Zer irizten diezue honako aukera hauei:

min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile

"Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea ibili 
edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta (kontu 
fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, ezindu egiten edo bihurtzen 
duelako oinaze horrek

Bitor Abarzuza


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210623/075f27b6/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210623/075f27b6/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210623/075f27b6/attachment-0003.jpe>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago