[itzul] character witness

Amorrortu Amarica, Alberto a-amorrortu a bildua ivap.eus
Ost, Eka 23, 14:23:45, CEST 2021


Hizkuntzen arteko Corpusean (HAC)<https://www.ehu.eus/eu/web/eins/hizkuntzen-arteko-corpusa-hac-> begiratuta, Odol hotzean liburuan agertzen da, behin baino gehiagotan…

Hemendik: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: asteazkena, 2021.eko ekainak 23 12:52
Hona: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] character witness

Egun on:

Character witness nazioarteko zuzenbidean erabiltzen da termino bat da, eta epaiketa batean akusatu baten izaera edo portaera onari buruzko lekukotasuna ematen duen lekukoa izendatzeko erabiltzen da. Figura hori ez da herrialde guztietako zuzenbidean erabiltzen; Espainian, adibidez, ez da ohikoa. Dena den, badirudi testigo de carácter edo testigo de conducta erabiltzen direla gaztelaniaz.

Nola emango zenukete euskaraz? Izaera-lekuko, portaera-lekuko, jokabide-lekuko...?

Eskerrik asko!

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210623/32a6dcae/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago