[itzul] Cervunales
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Eka 30, 12:56:47, CEST 2021
Kaixo, egun on:
Biologo bati galdetuta, berak aztertu du honako dokumentuan, beraren
irudiko "Biblia" dena:
Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes / I.
Aizpuru ... [et al.] ; [entidades realizadoras, Instituto Alavés de la
Naturaleza = Arabako Natur Institututa, Sociedad de Ciencias Aranzadi =
Aranzadi Zientzi [Elkartea,]. 1ª ed., 3ª reimp. Vitora-Gasteiz : Eusko
Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de
Publicaciones del Gobierno Vasco, 2007.
Interneten eskura dago.
Hor ez da agertzen euskarazko hitzik; horrek esan nahi du ez dagoela
tradiziorik, ze, bakan ikusten omen den landarea da Nardus Stricta delakoa,
goiko Pirineotan adibidez eta oso bakanetan. Hitza asmatzekotan, beraren
irudiko, egokiena "cervunal" gaztelaniazko terminotik tiratu nahi bada,
betiere, "oreinlar" edo "oreinlarre" izanen zen. Edota Martinek dioen
moduan "Nardus Stricta larrea" eta kitto.
Ongi izan, Bitor
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2021 eka. 29, ar. (14:20)):
> Kaixo. Interneten hauxe topatu dut:
>
> https://es.wikipedia.org/wiki/Cervunal
>
> Baina, euskarazko ordainik ez. Eman duzue inoiz?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210630/98c3dcc8/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago