[itzul] Onartzekoa da hau?
Fernando Rey
fernando.rey a bildua unavarra.es
Al, Mar 1, 13:25:35, CET 2021
Egun on, lankideak.
Azken bolada honetan duda pizten ari zait onartzekoa ote litzatekeen
honako esaldi hau:
*Nik, Fermin Goņi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun Zientzien
fakultateko idazkari naizen aldetik, ....*
Garai batean, denek, dudarik gabe, ergatiboa jartzen genion izenari
(Nik, Fermin Goņi Zubirik, xxxxx), baina azkenaldi honetan horren
premiarik ez dagoela sartu zait kaskoan.
Begiratzen aritu naiz EBEan, baina ez dut aurkitu (txarra naiz halako
bilaketetan).
Kontua da iruditzen zaidala hor nolabaiteko elipsia dagoela, datetan
egiten dugun elipsiaren antzekoa:
Nik, Fermin Goņi Zubiri (bainaiz), xxxx
Martxoaren 4an, asteazkena (asteazkena baita), xxxx
Ez dakit bekatu handia ote den, edo norbaitek ba ote duen esaterik
ortodoxoa izan ote litekeen ergatiboa jarri gabe.
Mila esker aldiz aurretik.
Fernando Rey
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210301/cb6b341a/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago