[itzul] Onartzekoa da hau?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Mar 1, 16:05:57, CET 2021


EBEn bertan duzu erantzuna, Fernando, 67. orrialdearen behealdean.
Horren arabera, bietan jartzekoa da ergatiboa.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak (2021
mar. 1, al. (13:24)):

> Egun on, lankideak.
>
>
> Azken bolada honetan duda pizten ari zait onartzekoa ote litzatekeen
> honako esaldi hau:
>
> *Nik, Fermin Goņi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun Zientzien
> fakultateko idazkari naizen aldetik, ....*
>
> Garai batean, denek, dudarik gabe, ergatiboa jartzen genion izenari (Nik,
> Fermin Goņi Zubirik, xxxxx), baina azkenaldi honetan horren premiarik ez
> dagoela sartu zait kaskoan.
>
> Begiratzen aritu naiz EBEan, baina ez dut aurkitu (txarra naiz halako
> bilaketetan).
>
> Kontua da iruditzen zaidala hor nolabaiteko elipsia dagoela, datetan
> egiten dugun elipsiaren antzekoa:
> Nik, Fermin Goņi Zubiri (bainaiz), xxxx
>
> Martxoaren 4an, asteazkena (asteazkena baita), xxxx
>
>
> Ez dakit bekatu handia ote den, edo norbaitek ba ote duen esaterik
> ortodoxoa izan ote litekeen ergatiboa jarri gabe.
>
> Mila esker aldiz aurretik.
>
> Fernando Rey
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210301/4587dabf/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago