[itzul] Onartzekoa da hau?
Rekalde Irigoien, Paskual (Euskarabidea)
pascual.rekalde.irigoien a bildua navarra.es
Al, Mar 1, 16:14:45, CET 2021
Xabierrek erran duen bezala, “aposizioa eta komunztadura<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=133&highlight=aposizioa+eta+komunztadura>” izeneko sarreran dago erantzuna.
___
Paskual Rekalde Irigoien
Euskara itzultzailea
Euskarabidea
prekaldi a bildua navarra.es<mailto:prekaldie a bildua navarra.es>
[Nahi baduzu, nirekin euskaraz + NG + 2030]
De: allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> En nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: lunes, 1 de marzo de 2021 16:06
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Onartzekoa da hau?
EBEn bertan duzu erantzuna, Fernando, 67. orrialdearen behealdean.
Horren arabera, bietan jartzekoa da ergatiboa.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es<mailto:fernando.rey a bildua unavarra.es>) erabiltzaileak (2021 mar. 1, al. (13:24)):
Egun on, lankideak.
Azken bolada honetan duda pizten ari zait onartzekoa ote litzatekeen honako esaldi hau:
Nik, Fermin Goņi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun Zientzien fakultateko idazkari naizen aldetik, ....
Garai batean, denek, dudarik gabe, ergatiboa jartzen genion izenari (Nik, Fermin Goņi Zubirik, xxxxx), baina azkenaldi honetan horren premiarik ez dagoela sartu zait kaskoan.
Begiratzen aritu naiz EBEan, baina ez dut aurkitu (txarra naiz halako bilaketetan).
Kontua da iruditzen zaidala hor nolabaiteko elipsia dagoela, datetan egiten dugun elipsiaren antzekoa:
Nik, Fermin Goņi Zubiri (bainaiz), xxxx
Martxoaren 4an, asteazkena (asteazkena baita), xxxx
Ez dakit bekatu handia ote den, edo norbaitek ba ote duen esaterik ortodoxoa izan ote litekeen ergatiboa jarri gabe.
Mila esker aldiz aurretik.
Fernando Rey
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210301/40b01885/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4749 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210301/40b01885/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago