[itzul] inmotivado
Dorronsoro Begiristain, Koldo
k-dorronsoro a bildua ivap.eus
As, Mar 2, 13:16:12, CET 2021
Ea pasarte honek balio dizun:
HIZKUNTZALARITZA OROKORREKO IKASTAROA
(…)
Arbitrario hitzak ere oharpen bat eskatzen du. Garbi geratu behar da ez dagoela hiztunaren esku adierazlea aukeratzea (ikusiko dugu aurrerago ikur bat gizatalde linguistiko batek ezarria eta onartua dagoen unetik aurrera, ez dagoela jada gizabanakoaren eskuetan ikur horretan ezer aldatzea); esan nahi dugu, beraz, motibaziogabea dela, hau da, arbitrarioa dela adieraziari buruz, honekin ez baitu errealitatean inongo uztardura berezkorik.
(…)
https://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/jaitsi?id=59&f=pdf
Hemendik: kepa.diegez=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <kepa.diegez=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> Noren izenean: Kepa Diegez
Bidaltze-data: 2021(e)ko martxoa 2, asteartea 12:39
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] inmotivado
Eskerrik asko, Xabier, azalpen luzeagatik. Dena dela, hizkuntzalaritzako terminoa da, Saussurek erabilitakoa. Hauxe da pasartea:
"La palabra arbitrario necesita también una observación. No debe dar idea de que el significante depende de la libre elección del hablante […] queremos decir que es inmotivado, es decir, arbitrario en relación al significado, con el cual no guarda en la realidad ningún lazo natural"
Kepa Diegez
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2021 mar. 2, ar. (12:18)):
Lehenik eta behin, argitu beharko litzateke "inmotivado" horrek "motivar" aditzaren zein adierari heltzen dion:
a) Zerbaiten arrazoiak adierazi.
b) "Norbaiti zerbaitetarako gogoa sorrarazi", Euskaltzaindiaren Hiztegiak euskarazko "motibatu"ri onartzen dion adiera bakarrari heldurik.
Normalki, gaztelaniaz, "inmotivado" hitzean, "motivar" lehenengo adierarekin erabiltzen da, adieraztearren eskakizun/baieztapen/akusazio baten arrazoiak ez direla azaldu. Bigarren adierarako, ez dugu esaten "estoy inmotivado", baizik eta "no tengo motivación".
Hori horrela, "arrazoitu" erabiltzea egokiagoa iruditzen zait. Eta, hortik abiatuta, "arrazoitugabea" jarriko nuke, hitz bakarrean, "aditz jokatugabea" esaten den bezala. Izan ere, eta bestalde, "arrazoitu gabea", bi hitzetan, idazten bada, gero uztarketa-problemak sortzen dira: "totalmente inmotivado" ez da "guztiz arrazoitu gabea", baizik eta "guztiz arrazoitugabea".
Ea hausnarketa horrek balio dizun.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Kepa Diegez (kepa.diegez a bildua gmail.com<mailto:kepa.diegez a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2021 mar. 2, ar. (09:42)):
Egun on:
zelan eman hori, "inmotibatua" ala "motibatu gabea"?
Kepa Diegez
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210302/17505608/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago